Estatuko antolakuntza ereduari buruzko erreferenduma egitea eskatu du Geroa Baik

Apirilaren 14 dela eta, Errepublikaren urteurrena alegia, Geroa Baik erreferendum bat egitea eskatu du, herritarrek askatasunez erabaki dezaten zein Estatu antolakuntza eredu den egokien deritzotena.
Koalizioak ziurtatu duenez Monarkia geroz eta erakunde eztabaidatuagoa da, bere jatorria diktadura frankistaren erregimenean dagoelarik, sistema parlamentarioaren ezarpenarekin jasotako botere, erakunde eta pribilegioen zati baita.
Urteurrenarekin batera gainera, Geroa Baik bere elkartasuna eta oroimena agertu ditu Gerra Zibilean eta gerraostean erahildako eta jazarritako pertsonekin, eta egungo Nafarroako Gobernuak Nafarroan erahildako pertsonen gorpuak hobi amakomunetatik berreskuratzeko egiten ari duen lana baloratu du.
Azkenik, koalizioak oroimen integral baten defentsa berretsi du, indarkeria politikoaren biktima guztien aitormena eta ordaina kontutan hartuz. Horregatik, bihar Gaztelugibelean egingo den omenaldi ekitaldian egongo dela iragarri du eta herritarrak bertan parte hartzera deitu ditu.