Geroa Baik bizikidetzarako deia egin du Fiteron hiru marokoarrei erasoaren ondoren

Geroa Baik Fiteron hiru adin txikiko marokoarrei erasoa gaitzetsi du bai eta bizikidetzarako deia egin. Koalizioak bere elkartasuna adierazi die erasotutako adin txikikoei eta haien senitartekoei eta ziurtatu du “horrelako jarrerak onartezinak direla gizarte demokratiko batean”.
“Tamalez, gaur egun oraindik arrazakeria, xenofobia eta ezberdinarekiko diskriminazio dosiak agertzen dituzten gertakariak ikusten ditugu; beti gaitzetsi ditugun eta gaitzesten jarraituko ditugun indarkeria gertakariak”, azpimarratu du koalizioak.
Geroa Baik gainera kritika egin die anonimotasunetik eta sare sozialetatik, komentario gezurti eta manipulatzaileekin, pertsona biolentoenak ekintzara deitzen dituztenak”.
Azkenik, Geroa Baik aniztasuna eta pluraltasuna aberastasun moduan eta ez mehatxu moduan ulertuko dituen gizarte bat lortzeko lanean jarraitzeko bere konpromisoa nabarmendu du, eta iritzi du integrazio eta bizikidetza politikak horretarako tresna hoberenak direla.