Itzuli

ETA-k eraildako pertsonen oroimenean Udalek plakak jartzearen alde agertu da Geroa Bai, Nafarroako Parlamentuan onartutako mozio bat betez

Koldo Martínezek ohartarazi du “udalak eta familiak elkarlanean egon behar dutela plaka hauen kokalekua aukeratzeko”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezen arabera motibazio politikoko biktima guztien oroimena, justizia eta ordaina beharrezkoak dira eta, zentzu honetan, toki erakundeek 2016ko ekainaren 2an onartu zen mozioa betetzearen alde agertu da, mozioan eskatzen baitzen “Nafarroako Gobernuak, Nafarroako udalekin eta biktimen familiekin elkarlanean, ETA banda terroristak burututako erailketak gertatu ziren tokietan plakak jar ditzan, plaka horietan biktimen izenak eta atentatua gertatu zen data agertuz”.

Zentzu honetan, Martínezek nabarmendu du “Gobernua jada lanean dagoela udalei plaka horiek jartzen lagunduz” eta espero dugu datozen hilabeteetan jartzen joan daitezen. Era berean, koalizioko eledunak ohartarazi du “udalak izan behar direla, eraildakoen familiekin batera, plakak non jarri erabaki behar dutenak, erailketa asko orain jabego pribatukoak diren tokietan gertatu baitziren eta gainera, badaude ere indarkeria politikoko biktimen aitorpenean jarritako monolitoak udalerri batzuetan”.

Azkenik, Koldo Martínezek adierazi du “indarkeria guztien biktimen aitorpen politiketan erakunde guztietatik lanean jarraitu behar dela. Gure koalizioaren nortasun marka izan da bai eta aldaketaren gobernuarena ere”.

Izena eman gure buletina jasotzeko