Itzuli

    Bizikidetza eta giza eskubideei begirunezko politikak lantzen eta bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du Geroa Baik

    Koalizioak ziurtatu duenez esparru honetan lan egiteko dagoen beharra inoiz baino gehiago agerian uzten dute talde politiko jakin batzuen maximalismoek

      Bizikidetza eta Giza Eskubideei begirunezko politikak lantzen eta bultzatzen jarraitzeko bere konpromisoa berretsi du Geroa Baik, eta “talde politiko jakin batzuen epe motzeko ikuspuntu maximalista eta alderdikoia dela eta Nafarroako Bizikidetza Plan Estrategikoa atzo Foru Parlamentuan onartu ez izana” deitoratu du.

      “Eskuinaren beldurra ikusi dugu talde jakin batzuetan, haien iraganari aurre egiteko beldurra besteetan eta, eskuinean, haiek oposizioan dauden bitartean gobernu ekintzak aurrera normaltasunez egiten jarraitzeari izua. Horrek guztiak egoera tamalgarri batera eraman gaitu eta Geroa Baitik sakonki deitoratzen dugu”, azpimarratu du koalizioak, aldi berean adieraziz “atzo gertatutakoak, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako Departamentutik 2015etik bultzatzen ari ditugun politika publikoetan sakontzen jarraitzeko beharra inoiz baino gehiago agerian uzten du”.

      Geroa Baik ziurtatu duenez, “Bizikidetza Planarekin gertatutakoak interes alderdikoei erantzuten dio eta ez herritarren interes orokorrari, eta ez gaitu defendatzen dugun bidetik desbideratuko, bake kulturaren sustapenaren alde, gatazkak konpontzeko metodo moduan indarkeriari zilegitasuna kentzearen alde eta lurralde honen aniztasunak merezi duen begirunearen alde lan egitea alegia”.

      Izena eman gure buletina jasotzeko