Itzuli

Geroa Baik "tamalgarria eta lotsagarria" deritzo Mayor Orejak ziurtatzea "Nafarroan ETA-k agintzen duela"

Geroa Baik “tamalgarriak eta lotsagarriak” deritzo ditu PPren Barne ministro ohiak, Jaime Mayor Orejak alegia, gaur goizean telebista saio batean egindako adierazpenak, bertan ziurtatu baitu “Nafarroan ETAk agintzen duela”.

Koalizioaren aburuz, “onartezinak dira Nafarroaren gobernuaren aurka eta hura sostengatzen dugun indarren aurka ere etengabe esaten ari diren gezurrak”, eta “onartezina da banda terroristak eragin zuen mina erabiltzea kritika politikoa egiteko eta onura politikoa ateratzeko”.

“Badirudi batzuek eskerrak inoiz itzuliko ez den iragan batera atzera egiten tematuta daudela. Bitartean, besteok bake eta bizikidetza etorkizun baten alde lanean jarraitzen dugu non indarkeriak ez duen inoiz berriro lekurik izango”, azpimarratu du Geroa Baik. 

Izena eman gure buletina jasotzeko