Geroa Bairen iritziz gaur inoiz baino gehiago beharrezkoa da Gobernuak Bake eta Bizikidetzarako Zuzendaritza Nagusia edukitzea

Geroa Baik Nafarroako Gobernuaren Bake eta Bizikidetzarako Zuzendaritza Nagusia mantentzearen aldeko jarrera argia agertu du gaur, bere desagertzea eskatzen duen UPNren zuzenketa aurkeztu ondoren. Koalizioaren iritziz egitura hau “berria da Foru Komunitatean eta behar beharrezkoa gainera, demokrazia 40 urtetan lehen aldiz biktimei arreta emateko politika publikoak burutzen ari baitira”.
“UPNk jarrera honekin ez du inolako erantzukizun politikorik agertzen ez eta biktimen ordain eta oroimenaren eta gure lurraldean bakearen eta bizikidetzaren alde lan egiteko interesik ez. Zorionez, gehiengo soziala hainbat pauso aurretik gaude”, adierazi du Geroa Baik.
Koalizioaren aburuz ETAren biktimen senitartekoek izenpetutako adierazpenaren ondoren zuzendaritza nagusi hori “inoiz baino beharrezkoagoa da”, alor honetan oraindik egiteko dagoen bide luzea erakusten baitu. “Biktimak, haien egoera dela eta, oroimen eta ordain politikekiko mesfidati eta fidagaitz egon daitezke, baina UPNk, oposizio den heinean, zuzendaritza nagusiak garatzen dituen politikekin zorrotz izatea du bere ardura”, baloratu du Geroa Baik.
Ildo honetan, koalizioak erregionalistak positiboan lan egitera eta modu eraikiorrean lan egitera animatu ditu, zuzendaritza nagusiak burutzen ari dituen politiketan, hala uste badu hobetze proposamenak eginez.
Geroa Baik gainera gogorarazi du egitura hau sortzea ‘Bakean oroituz’ Geroa Bairen programaren proposamen bat zela eta horrela, lau-alderdikoaren eta Programa Akordioaren aurretik proposatua, “inolako kasutan inongo aferarik makilatzeko, baizik eta Nafarroan izandako bortizkeriaren biktima guzti guztien alde lan egiteko”.
Azkenik, koalizioak foru Gobernuari bere babesa agertu dio Nafarroan bake eta bizikidetza etorkizun baten alde arduraz jardun dezan, eta biktima guztien ondoan lanean jarraitzeko bere konpromisoa agertu du, “berdinak baitira bere biktima egoeran baina ezberdinak bere biktimizazio ezberdina dela eta, gauza bat tratu berdintasuna baita eta beste bat begirune berdintasuna”. “Sufrimenduan berdintasunak ez du arduran berdintzen, ez eta biktimarioei ez eta gizarteari”, amaitu du.