Geroa Baik 'Altsasu kasuaren' neurrigabetasun judiziala salatu du eta indarkeria gaitzesten duela gogorarazi du
Altsasuko Geroa Baiko udal taldeak tamalez Altsasu Kasu moduan ezagutzen den gainean dagoen neurrigabetasun judiziala salatu du gertakarien lehen urteurrenean.
Udal taldeak salatu eta kritikatu duenez, jazotako gertakariak Auzitegi Nazionalean bideratu eta auzipetuko dira azkenean delitu terroristaren tipifikazioarekin, Europar Batasuneko Funtsezko Eskubideen Kartan ezartzen denaren aurkako zigor eskakizunekin ere (gogora dezagun Europako Batzordeak berriki esan duela kasu zehatz honetan emango diren pauso judizialak ikertuko dituela), eta horregatik eskatzen du gertakariak Nafarroako Probintzia Auzitegian epai daitezen (Auzitegi honek eskatu zuen moduan Auzitegi Nazionalaren eta Auzitegi Gorenaren kriterioaren aurka).
Bestalde, Guardia Zibilen Batasunak aditzera emandako adierazpenaren aurrean elkarte hori Altsasura bisitan egon ondoren, Altsasuko Geroa Baik gogorarazi du koalizio honek bai eta udalerri honetako alkateak berak eta Udalak ere jazotako gertakizunak gaitzetsi eta arbuiatu zituztela.
Indarkeriaren aurrean gaitzespen argia eta borobila eta jazotako gertakariak delitu terrorista moduan bideratu eta epaitzearen aurrean kritika zorrotza Geroa Baik eta Altsasuko alkateak azken urtean zehar izandako jarrera dira.
Azken urtean Altsasuko herriaren kanpoko irudia larriki kaltetu da eta Altsasuk ez du merezi zenbait komunikabideren aldetik emandako trataera, bere errealitatearekin ezer ikustekorik ez duen irudia eman baitute.
Gertakarien ondoren urte bat pasa ondoren, Geroa Baik berriro azpimarratu nahi du bakean eta askatasunez bizi den gizarte bat eraikitzeko oinarriak ezarri behar direla. Aldarrikapen hori gainera giza eskubideei begirune osoz egina dago. Modu honetan, indarkeriaren gaitzespenetik, Geroa Baik defendatzen du eskubide horien artean, zigorren proportzionaltasuna egin den lege haustearen araberakoa izan behar duenaren printzipioa egon behar duela.
Horregatik, indarkeriaren gaitzespenarekin batera, kasu zehatz honetan ematen ari den neurrigabetasun judizialaren aurrean, Geroa Baik berriro ere eskatzen du – beste batzuetan egin duen moduan – Altsasun 2016ko urriaren 15ean gertatutakoak Nafarroako Probintzia Auzitegian epai daitezen. Gure jarrerak giza eskubideen errespetua bilatzen du, Altsasun eta Nafarroan bizikidetza eraiki ahal izateko.