Geroa Baik Berriozarren Casanovari egindako omenaldian Nafarroako Gobernuko kiden aurkako irainak gaitzetsi ditu

Geroa Baik atzo Francisco Casanova ETAren biktimaren omenaldian Nafarroako Gobernuko kideei egindako irainak gaitzetsi ditu, bai eta indarkeriaren biktima guztien oroimen eta ordainaren alde lanean jarraitzeko bere konpromisoa berretsi ere.
Koalizioak gogorarazi duenez, hau ez da ekitaldi honetan atzokoak bezalako gertakariak dauden lehen aldia eta ETAren biktimen instrumentalizazioa deitoratu du, errespetua, ordaina eta oroimena merezi baitute, modu alderdikoi eta arduragabean erabiliak izan ordez.
Geroa Baik ziurtatu duenez, aurreko legegintzaldian Barkosen Gobernuak Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritza nagusia sortu zuen lehen aldiz biktima guztientzako oroimen politika publikoak burutzeko, eta ildo honetan lanean jarraitzeko konpromisoa bere horretan dirauela azpimarratu du.
Koalizioaren aburuz, formakuntza politiko guztien betebeharra eta ardura dira bizikidetza alorrean aurrera egitea, interes alderdikoiak medio ETAren biktimen erabilera eta gehiegikeriak alde batera utziz.
Horregatik, Geroa Baik Navarra Sumari eskatu dio behingoz bere interesak alde batera utz ditzan, eta Nafarroako herritarren interes orokorretan pentsatzen has dadin eta nafar guztion arteko bizikidetza sustatzeko lanean has dadin ere.