Itzuli

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra taldeek lege proposamen berri bat aurkeztu dute ultraeskuinaren biktimen ordainerako

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu taldeek foru lege proposamen bat erregistratu dute ostegun honetan, ultraeskuineko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintza biolentoen aitorpen eta ordainerako.

Elkarrekin egindako adierazpen batean, lau Gobernu kideek gogorarazi dute Auzitegi Konstituzionalak “2015eko martxoan Nafarroako Parlamentuan onartu zen ultraeskuineko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintza biolentoen aitorpen eta ordainerako Foru Legea modu kautelarrean eten zuela hasiera batean eta ondoren bertan behera utzi zuela 2018ko uztaila amaieran”.

Lau taldeek erabaki hori “erabat” gaitzetsi dute eta sententziak “biktima hauek zeharo babesgabeturik uzten dituela” kritikatu dute, “haien ordain eta aitorpen eskubidea onartzen badu ere, sententziaren de facto, egia lortzeko eskubidea ukatzen baita”.

“Puntu horretatik eta dauden lege zailtasunetatik abiatuz, lau parlamentu taldeak eskubide horiek bermatzeko posible diren bide guztiak ikertzeko konpromisoa hartu genuen. Helburu horrekin gogor aritu gara lanean azken hilabeteotan, Auzitegi Konstituzionalaren sententzian inposaturiko eragozpenak egiaztatuz, baina biktima horiei, gaur egun biktima izaera modu ofizialean ez duten ez eta eskubiderik ez duten horiei, dagokien aitorpen eta ordaina segurtasun juridiko gehiagorekin lortu ahal izateko lanean jarraitzeko konpromiso tinkoarekin, azaldu du laukoak.

Exekutibo kideek adierazi duten moduan, lege proposamen berria “azken hilabeteotan lortutako adostasunaren emaitza da”. Eta ziurtatu dute “kontziente” direla “testuak funtsezko gabezia bat duela, Konstituzionalaren doktrinak inposaturikoa alegia, ez baitu egia lortzeko eskubidean aurrera egitea uzten ez eta erantzukizunen egoztean ere”.

Haien iritziz, “ultraeskuineko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako torturei eta beste gertakari biolentoei buruzko ikerketak eta txostenak egiteko Nafarroako Gobernuak unibertsitateei zuzenduriko diru-laguntzak Nafarroako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi izana doktrina horren baitan dago, horregatik gure bultzada politikoa”.

Laukoaren aburuz, “mota honetako gertakari eta biktimen existentzia argitara ateratzeko mugak geroz eta handiagoak diren testuinguru honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da aurrera pauso bat ematea eta inposaturiko eragozpenak gainditzen saiatzeko bidea irekitzea”.

Izena eman gure buletina jasotzeko