Itzuli

Iruñeko Geroa Baik "onartezina eta tamalgarria" deritzo Mendillorriko Antzara zentroaren aurkako eraso faxista

Iruñeko Geroa Baik “tamalgarria eta onartezina” deritzo Mendillorri Antzara zentro komunitarioaren aurkako eraso faxista, hori gaitzesteko ostegun honetan, 19:00etan deitutako arbuio mobilizazioarekin bat egin du eta hiritarrak bertan parte hartzera deitzen ditu.

Koalizioaren aburuz, “Iruñean ideologia nazia duten pintadak agertzea berria ez den arren, berriro ere gaitzetsi, arbuiatu eta deitoratu beharra dago horrelako erasoak ikusten jarraitzea, direla edozein sinbologia edo zeinurenak, gizarte demokratiko batean onartezinak direlako”.

Azkenik, Iruñeko Geroa Baik bake, tolerantzia eta errespetu kultura sustatzeko bere apustua gogorarazi du, bai eta adierazi horrelako erasoak, hiritartasunaren aurkako ekintzak izateaz agin, bizikidetza alorrean oraindik egiteko dagoen bide luzearen froga direla. 

Izena eman gure buletina jasotzeko