Itzuli

Iruñeko Geroa Baik hiriko Alde Zaharrean agertutako pintada faxistak gaitzetsi ditu

Iruñeko Geroa Baik hiriko Alde Zaharreko toki ezberdinetan agertu diren sinbologia nazia duten pintada faxistak gaitzetsi ditu, bai eta Iruñeko alkate Joseba Asironi zehazki zuzendurikoak ere. Koalizioaren aburuz, mota honetako eraso, irain eta bortxek “ez dute tokirik eztabaida politikoan”.

“Bortxaketa edo beldurraraztea helburu duten pintaden erabiltzea gaitzesten dugu, sinbologia edo zeinua dena delakoa ere, gizarte demokratiko batean onartezinak direla uste baitugu”, ziurtatu du koalizioaren udal taldeak.

Azkenik, Iruñeko Geroa Baik bake, tolerantzia eta errespetuaren kultura bat sustatzeko bere apustua gogorarazi du, bai eta azpimarratu horrelako pintadak, hiriaren aurkako ekintzak izateaz gain, bizikidetza arloan oraindik ere egiteko dagoen ibilbide luzearen erakusle direla.

Izena eman gure buletina jasotzeko