Itzuli

Eskuin muturraren edo funtzionario publikoen motibazio politikoko ekintzen biktima berriak aitortzearekin Nafarroako Gobernuak emandako pausoa balioetsi du Geroa Baik

Koalizioak gogorarazi duenez “torturak giza eskubideen urraketa larria dira”, eta “biktima guztiek egia, justizia eta erreparazioa lortzeko duten eskubidea” azpimarratu du

    Eskuin muturraren edo funtzionario publikoen motibazio politikoko ekintzen biktima berriak aitortzearekin Memoria eta Bizikidetza Departamentuak emandako pauso berriarekin bere onespena agertu du Geroa Baik. Zehazki, aitorpen berrien artean 2008 eta 2011 urte bitartean torturaturiko pertsonak nabarmentzen dira. Geroa Baik gogorarazi duenez, “torturak giza eskubideen urraketa larria dira eta horregatik Foru Exekutiboak emandako pausoaren garrantzia”. “Indarkeria guztiei zilegitasuna kentzeko beharra eta biktima guztiek egia, justizia eta erraparazioa lortzeko duten eskubidea” berretsi ditu koalizioak.

    Geroa Baik gogorarazi duenez, “aitortza berri hauek pasa den maiatzaren 30ean jada aitortu ziren lehen 12 biktimei gaineratzen dira, orduan pertsona hauei erreparazioa eskaintzeko garrantzia handiko ekitaldi bat egin zelarik, erakundeen aldetik ahazturik eta ezkutaturik urte gehiegiz egon ondoren”.

    Geroa Bairen arabera, “pauso berri honekin, 2015ean aldaketaren gobernuak hasitako bideari jarraitzen zaio, ordutik hona Ana Ollo kontseilariaren departamentuak martxan jarritako politikekin hain zuzen ere”. “Bizikidetza baketsu eta demokratikoaren azken helbururantz eraman behar gaituzten politikak alegia, eta bertara egiaren, justiziaren eta erreparazioaren bitartez iritsi daiteke bakarrik”, defendatu du koalizioak. “Horregatik da hain garrantzitsua egia, justizia eta erreparazio dosi txikietara daramaten bideetan aurrera egiten jarraitzea, baita ere Estatu mailako legediaren esparruan, Sekretu Ofizialen Legea lehenbailehen aldatuz adibidez”, amaitu du adieraziz Geroa Baik.

    Izena eman gure buletina jasotzeko