Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du eskuin muturreko indarkeria ikertzeko diru-laguntza bat bertan behera uzteko Nafarroako Auzitegiaren erabakiak "biktimei bizkarra ematen diela"

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu du eskuin muturreko edo funtzionario publikoen indarkeria unibertsitateek dokumentatzeko Foru Gobernuaren diru-laguntza deialdia bertan beherea uzteko Nafarroako Auzitegi Gorenaren erabakiak “giza eskubideak urratuak ikusi zituzten eta indarkeria ultra eta poliziala pairatu zuten biktimei bizkarra ematen diela”.

Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko bozeramaileak modu positiboan baloratu du Nafarroako Gobernuak sententzia horri helegitea jartzea, “indarkeriaren biktima guztientzako justizia, egia, oroimena eta ordainketa eskubidearen alde tinko lan egingo duela frogatuz”.

Martínezen iritziz, epaia “biziki mingarria da, diru-laguntzen deialdia ikerketa akademikorako baita, ikerketa zientifiko eta dokumentalak egiteko, profesionaltasunez eta zorroztasunez, eta sententzia honekin zalantzan jartzen dira horiek”.

“Gure herrian gertatu diren giza eskubide guztien urraketa guztientzako egia, justizia eta ordaina sustatzeko lanean jarraitzea beharrezkoa dela defendatzen jarraitzen dugu Geroa Bain. Kasu honetan, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako indarkeriari dagokionez, existitu diren tratu txar edo tortura kasuak argitara ateratzeko lanean jarraitzeko gure konpromisoa berresten dugu, biktima guztientzako oroimena eta ordaina defendatzen baitugu”, amaitu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak.

Izena eman gure buletina jasotzeko