Itzuli

Sánchez-en Gobernuak Rajoy-renaren moduan jarduten du eta ez ditu Nafarroako legeak errespetatzen, ziurtatu du Geroa Bai

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik, Nafarroako autogobernuari eta Foru Parlamentuak onartutako legeei errespetu falta deitoratu du asteazken honetan. Horrela erantzun du Geroa Baik, polizia bortizkeriaren biktimen aitorpen eta ordainerako legea dela eta Meritxell Batet ministroak Senatuan egindako adierazpenen aurrean. Geroa Bairen aburuz, Sánchezen Gobernuak “Rajoyrenaren moduan jarduten du, Foru Komunitateko erakundeekiko eta bere Autogobernuarekiko errespetuari dagokionez, dagoen eredurik okerrena jarraituz”.

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentariak deitoratu duenez “PSOEren Exekutiboak ez dio amaiera jarri nahi izan PPren Gobernuaren bereizgarri den politika berzentralizatzaileari”, horregatik iritzi du “hainbeste iragarri den Sánchezen Gobernuaren aldaketa oraindik ez dela Nafarroara iritsi, autogobernuari begira gutxienez”. 

“Auzitegi Konstituzionalaren aldetik foru legeak atzera botatzea, Nafarroaren eskumenei Gobernu zentralak dion errespetu faltaren beste froga bat gehiago da, bai eta politika auziperatuz PPk hainbeste urtez egindako politika motaren froga ere. Estatuak Parlamentuan onartzen diren legeetan nahasteari utzi behar dio, Parlamentua baita Nafarroako herri subiranotasunaren iturri”, azpimarratu du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.

Azkenik, Martínezek gogorarazi du PSNk Nafarroan polizia bortizkeriaren biktimen aitorpenerako eta ordainerako legeari bere babesa eman ziola. “Tamalez, Bateten hitzak eta PSOEren jarrerak harritu egin gaituela esan beharra dugu. Ministroari Juan José Lizarbe PSNren bozeramailearen hitzak gogorarazten dizkiogu, bere botoekin onartu baitzen Nafarroako Parlamentuan eta zera esaten baitzuen; «lege hau ez doa inoren aurka, babesik gabe edo arretarik gabe geratu direnen alde baizik». Berriro ere, PSNk Nafarroan gauza bat esaten eta egiten du eta PSOEk Madrilen beste bat esaten eta egiten du, eta bere kontraesanetan ez datoz bat beti”, amaitu du Geroa Baiko bozeramaileak.

Izena eman gure buletina jasotzeko