Itzuli

Geroa Baik biktima guztien aitorpena eta ordaina aldarrikatu ditu Portu eta Sarasolak pairatutako tratu txarrak aitortzen dituen ebazpenaren ondoren

Koldo Martínez Koldo Martínez

Portu eta Sarasolak tratu gizagabea eta umiliagarria jasotzeagatik espainiar Estatua kondenatu duen Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenaren ondoren, Geroa Baik biktima guztien aitorpena eta ordaina aldarrikatzeko politiken alde egin du. Koldo Martínez Geroa Bairen parlamentuko eledunak adierazi duenez “PP bezalako alderdi batzuek onartzeari uko egiten dioten errealitate bat agerian uzten du” eta “urte askoz Estatuko erakundeak Estatu demokratiko batek izan beharko lukeen mailan egon ez direla frogatzen da berriro ere”.

Koldo Martínezek gogoratu duenez “Nafarroako Parlamentuan behin baino gehiagotan salatu dugu espainiar Estatuko espetxeetan tratu txarrak eta torturak zeudela, eta PP bezalako alderdiek beti ukatu dute gaur berriro ere Europako auzitegi baten agerian utzi duen errealitate hori”.

Koalizioaren parlamentuko eledunak gainera kritikatu du “Europako auzitegien etengabeko kondenak egon arren, Estatuak errealitate honi buruzko edozein salaketa oztopatzen jarraitzen duela”. “Estatuak burututako neurrietako asko, funtseko eskubideen eta berme juridikoen ezabatzea izan dira, hala nola inkomunikazio epe luzeak, inpunitate eta tratu txarrentzako espazioak erraztuz”, azpimarratu du.

Azkenik, Martínezek nabarmendu du ebazpen honek “egon diren tratu txarren eta torturen kasuak argitara ateratzeko lanean jarraitzeko gure konpromisoan berresten gaituela”. “Geroa Baitik beharrezkoa deritzogu giza eskubideen urraketa kasu guztietan egia, justizia eta ordaina argitara ateratzeko lan egitea, kasu honetan tortura eta tratu txarren kasuetan”, amaitu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak. 

Izena eman gure buletina jasotzeko