Geroa Bai-ren iritziz "Erorien Harana dela eta UPN-ren abstentzioa, biktimekiko duten enpatia gabeziaren froga bat gehiago da"
Koalizioaren aburuz, erregionalisten abstentzioak “balore demokratikoekin duten konpromiso tinkoaren gabezia kezkagarria” frogatzen du
Koldo Martínez, Foru Parlamentuan Geroa Bairen bozeramailearen iritziz, Franco Erorien Haraneko hilobitik ateratzea ahalbidetuko duen lege erreformaren aurrean UPNren abstentzioak frogatzen du “alderdi erregionalistak biktima batzuekiko erabateko enpatia gabezia duela, 36ko kolpistek eta jazarpen frankistak eragindako biktimekiko alegia”. “Gerra fronterik egon ez zen lurralde batean 3.000 baino gehiago izan ziren biktimak”, gogorarazi du Martínezek.
Geroa Baiko bozeramaileak gainera Javier Esparza UPNko presidentearen hitzak kritikatu ditu, honek ziurtatu baitu bere botoa abstentzioa izan dela “prozesuaren azkartasuna dela eta”. “82 urte ez da prozesu bat, belaunaldi ugari baizik. Hau lehenago egitea ahalbidetu ez dutenak Trantsizioan egon ziren jarrera beligeranteak izan dira, indar militarren indarrak barne, eta eskuinetik ondoren gaiari heldu nahi izan ez ziotenengatik nahiz eta gizartea demokratikoki heldua izan”.
Martínezek gainera, hilobitik ateratzearen gainean eztabaida gehiago eskatu izanaren aurrean, “UPNk erabili duen aitzakia alegia”, azpimarratu du “ez dagoela eztabaida posiblerik frankismoaren biktimek merezi duten egia, oroimena, justizia eta ordainaren inguruan”. “UPNk begiak estaltzen ditu gaur egun oraindik frankismoaren biktimen familiek pairatzen duten errealitate baten aurrean, hainbat gobernuk hainbeste urtez horiek isildu eta alde batera utzi ondoren”.
Geroa Baiko parlamentuko eledunaren arabera, “Erorien Haranetik Franko ateratzea agindu etiko bat izan beharko luke demokrata guztientzat, diktadoreak eta bere erregimenak egindako basakeriak hainbeste urtez justifikatu edo azaldu nahi izan dutenentzako ezik, hauek hain txarrak ez zirela ziurtatzen baitzuten”.
“Erabaki horretan abstentziora jotzea, balore demokratikoekin duten konpromiso tinko eta errealaren gabezia kezkagarriaren froga da. Gizarte modernoei etika eta giza eskubideetatik iraganera begirada kritikoa egitea eskatzen dieten baloreekin alegia. Estatuan 40 urtez demokrazia lapurtu zuenari ohoratzen jarraitzeko babes inplizitu hori lotsa demokratikoa beste izenik ez du”, ziurtatu du Martínezek.
Bozeramailearen aburuz, oroimen barneratzailea “ez da mendekua, bortizkeria guztien biktima guztien aitorpena baizik, eta horientzat guztientzat Egia, Justizia eta Ordaina bilatzea”.
“Eta Ordain horrek ere atxikita darama haien biktimario bakar batek ere espazio publikoetan omenaldirik edo aitorpenik ez edukitzea. Erorien Haranaren kasua da, orain arte Francoren mausoleo moduan duen izaera, haren biktimentzako kaltea eta iraina baitira”, gaineratu du.
Cuelgamurosekin egin beharrekoa dela eta, Martínezek bere desioa agertu du “edozein modutan egin arren, espazioak Franco edo Primo de Riverari omenaldi eta gorespen izaeratik aske egongo den etorkizuna edukitzeko, ‘espainiar moduko faxismoaren’ ideologo eta gauzatzaile izan baitzen bigarrena, nazionalkatolizismo frankistarena alegia”. “Dekretu horren arabera Primo de Rivera hilobitik aterako ez duten arren, ez da posible basilika batek lehentasunezko tokia eskaintzea Falangearen ideologia erein zuenari, Errepublikaren aurkako mugimendu paramilitarrak sortu baitzituen eta uztailaren 18ko estatu kolpearen protagonista nagusi izan baitzen”, azpimarratu du Martínezek.
Bozeramailearen iritziz, “hau guztia historia da, eta UPN, hori ukatzen duenean, biktimekiko duen erabateko enpatia gabezia frogatzen du, bozketan abstentziora joz”. “Kolpe militarraren, frankismoaren eta Diktaduran egindako giza eskubideen urraketen gaitzespena egiteko duten argitasun eta irmotasun gabeziaren sintoma dirudi bere abstentzioak”
Hala ere, Martínezek azpimarratu duenez, “zoritxarrez ez nuen UPNrengandik beste erabakirik espero”: “Oroimen Historikoaren alorrean haien sentikortasun gabezia osoa ikusi eta frogatu dugu, haien argitasun gabezia, batzuetan konplexuak diruditenak… horregatik ezin genuen abstentzioa beste ezer itxaron, eta botoaren beste zentzu batek ez gintuen harrituko, hilobitik ateratzeari ezetza ematea alegia”.
Azkenik, Geroa Bairen bozeramaileak deitoratu du bere botoarekin “UPNk PP eta Ciudadanosek eskuin erreakzionarioenarekin bat egiten duela, horregatik Oroimen Historikoari eta frankismoaren biktimei irain moduan bakarrik uler dezakegu hau”.
Koldo Martínez