Itzuli

Koldo Martínez: “ETAk eragin duen minaren gaineko hausnarketa autokritikoa egin eta desegin behar du”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezek gaur Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren aditzera eman duenez ETAren armagabetzea dela eta, “larunbatean Baionan gertatutakoa ez da gertaera isolatua, beharrezkoa den pauso bat baizik, garrantzitsua oraindik ere denbora behar duen integrazio sozialerako prozesuan”.

“Armagabetzea lan diskretu baten fruitua izan da, bertan era diskretuan Foru Komunitateko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Iparraldeko Mankomunitateko erakundeek parte hartuz, eta armagabetzea aldebakarrekoa izan da, baldintza politikorik gabekoa, egiaztagarria eta legezkoa”, azpimarratu du Martínezek.

Martínezen arabera, armagabetzea “gizartearen lorpena da”. “ETAk bere ekintza guztien gaineko hausnarketa autokritikoa egin behar du, eragin duen min guztiaren gainekoa, eta hausnarketa hori egin ondoren desegin behar du. Garaile argiak egon dira, gizartea izan da garaile. Eta bortizkeria modu bidegabean eta zilegitasunik gabe erabili dutenak dira garaituak”, ziurtatu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko