Itzuli

Geroa Baik PSOE-ren elektoralismoa arbuiatu du Nafarroako Oroimen Historikoa dela eta

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik PSOEren elektoralismoa arbuiatu du Nafarroako Oroimen Historikoa dela eta, eta Sánchezek Nafarroako herritar guztiak ordezkatzen dituzten erakundeekin lankidetzaren gainetik bere alderdiaren agenda lehenesten duela deitoratu du, “arduragabekeria eta erakundeen arteko errespetu falta larria” dela iritziz.

Koldo Martínez Geroa Bairen parlamentuko eledunaren iritziz, “PSOEk Estatuko Gobernuaren egoitzak erabiltzen ari ditu alderdi ekitaldiak egiteko, horrek oso errespetu gutxiko zentzugabekeria agertuz”. “PSNk foru Gobernuarekin lan egiteko benetako asmoa badu, berandu dabil modu publikoan edo pribatuan esateko; eta alderdi ekitaldiak egoitza instituzionaletan antolatzea nahiago du”, azpimarratu du.

Martínezek gainera kritikatu duenez “María Chivite hari ez dagozkion funtzio batzuk bere egiten jarraitzen du, bere papera zein den ez dakiela frogatuz eta bere ekintzetan Esparza imitatuz, modu berean jarduten baitzuen PPren Gobernuarekin, orain Chivitek Sánchezen Gobernuarekin egiten ari duen moduan”.

“Tamalgarria da alderdi interesek, UPNrenak lehenik eta PSNrenak orain, erakundeen arteko beharrezko lankidetza kaltetzea bilatzea, lankidetza hori konfiantzan eta arduran oinarritu ordez Nafarroako herritar guztien onurarako proiektuak landuz eta Foru Komunitatearen interes orokorrari erantzunez”, ziurtatu du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.

Azkenik, Martínezek nabarmendu du “PSOEren Gobernuko ministro ezberdinek, Nafarroan haien alderdiko kideekin bilerak lehenesten ari dituztela Foru Exekutiboko kontseilariekin bilerak egin ordez, alderdi estrategia argiarekin, horrek Nafarroako interes orokorrari inongo onurarik egin gabe. Nafarroako herritarrak ordezkatzen dituen erakunde batekiko errespetu falta oso larri baten aurrean gaude”, amaitu du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.

Izena eman gure buletina jasotzeko