Itzuli

GEEA-ren epai berriaren ondoren giza eskubideen babesa eta torturaren prebentzioa bermatu daitezen eskatu du Geroa Baik

Koalizioaren aburuz urtetan zehar isilarazi nahi izan den errealitate bat agerian uzten du epaiak

Iñigo Gonzalez nafarraren tortura salaketak ez ikertzeagatik Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainia kondenatu duela ezagutu ondoren, epai hau aintzat har dezan eskatu dio Geroa Baik Estatuari, bai eta polizia dependentzietan tratu txar eta tortura jarduerak ekidingo dituzten protokoloak bermatzeko beharrezko neurriak har ditzan ere. Halaber, tratu txar kasu guztiak iker daitezen eta opakotasun gunerik egon ez dadin eskatu du ere.

Koalizioak ziurtatu duenez, epai berri honek “urtetan zehar isilarazten saiatu den errealitate bat agerian uzten du eta Estatuko erakundeak Estatu demokratiko bati egotea dagokion mailan ez direla egon frogatzen da behin berriro ere”. Horregatik, Geroa Baik tortura biktimen aitorpen eta erreparazioa eskatu du, berriro ez errepikatzeko mekanismoak ezarriz”.

Epai honekin gainera, existitu diren giza eskubideen urraketa guztientzako egiaren argipena, justizia eta erreparazioa bultzatzeko Geroa Bairen konpromisoa berresten da, kasu honetan, tortura eta tratu txarrei dagokienez”.

Izena eman gure buletina jasotzeko