Itzuli

Koldo Martínez: “Biktima guztiek merezi dute nafar gizartearen hurbiltasuna eta elkartasuna”

Nafarroako Parlamentuak foru Gobernuak zio politikoko ekintzen biktimen omenaldia babestu du

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak bere babesa agertu dio gaur foru Gobernuak otsailaren 18an egingo duen eskuin muturreko edo funtzionario publikoek egindako zio politikoko ekintzen biktimen omenaldiari, UPNk omenaldi hori “desegokitzat” jotzeko aurkeztu duen adierazpen proposamen bat baztertu ondoren.

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak defendatu duenez, omenaldi ekitaldi honekin “ez dira inolaz ere biktima batzuk besteei kontrajartzen”, eta ziurtatu du bai foru Gobernuarentzat bai eta koalizioarentzat ere “biktima guztiek merezi dutela nafar gizartearen hurbiltasuna eta elkartasuna”. Horrela agertu du bere “errespetua, elkartasuna eta hurbiltasuna biktima guztiekiko, biktimarioa norena den kontutan hartu gabe”.

Gainera, ziurtatu du bai Gobernua, bai eta Geroa Bai ere “ETAren biktimei omenaldi bakana eta berezia egitearen aldekoak” direla, nahiz eta “orain posible ez izan”. “Baina biktima horiekin ere beharrezko hurbiltasun maila lortzen saiatzen ari gara omenaldia posible izan dadin”, azpimarratu du.

Bestalde, “deigarritzat” jo du UPNk omenaldia baztertu izana, “irailaren 14an omenaldi ekitaldia egitea eskatzen zuen mozio bat egon zenean” eta UPN aurka egon ez zelako.

 

BESTE GAIAK: SEXU OSASUNAREN DEKRETUA ETA ENPLEGU PLANA

Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak gainera adierazpen instituzional bat onartu du sexu eta ugalketa osasun alorrean osasun arreta emateko arauak ezartzen dituen Foru Dekretuari bere “babesa” agertzeko, Estatuko Abokatutzak helegitea jarri baitio. Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezek “penagarritzat” jo du UPN eta PPN “helegiteari gaitzespenean egon ez izana”.

Azkenik, Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak astelehen honetan adierazpen instituzional bat onartu du pasa den urtarrilaren 25ean Elkarrizketa Sozialaren Nafarroako Kontseiluaren Batzorde Iraunkorrak sinatutako akordioari bere babesa agertzeko, Enplegu Planaren negoziaketarako bide-orria ezarri baitzen akordioan.

Martínezek gai honetan Nafarroako Gobernuaren jarduera defendatu du eta “elkarrizketa sozialaren gaian orain dela bi urte bezala gaudela esatea onartezina, gaitzesgarria eta arbuiagarria” esan du. Horrela, “gai honetan eman diren aldaketak” balioetsi ditu, bai eta “elkarrizketa soziala gizarte politikak eta enpleguarekin zerikusia duten politika guztiak aldatzeko tresna hoberena dela” aldarrikatu.

Izena eman gure buletina jasotzeko