Geroa Baik “frontismoa” egitea egotzi die UPN eta PPri larunbateko istiluei buruzko adierazpenari babesa ez emateagatik
Foru Ganberako Eledunen Batzarrak bi adierazpen instituzional onartu ditu astelehen honetan Nafarroako hiriburuan larunbatean gertatutako istiluak direla eta, horietako bakarra ere aho batez onartu gabe. Adierazpenetako bat foru Parlamentuko presidentea den Ainhoa Aznarezek aurkeztu du, eta Iruñeko Udalak onartutako testu bera da, non UPNk ere aldeko botoa eman dion. Parlamentuan ordea Geroa Bai, EH Bildu, Podemos, PSN eta I-Eren babesarekin eta UPN eta PPren aurkako botoarekin onartu da.
Geroa Baiko parlamentuko eledun Koldo Martínezek esan duenez “alderdikoia, sektarioa eta onartezina” da bi alderdiek “adierazpena onartu ez izana” beste bat aurkeztu izanagatik. Bere iritziz, “testu hau ez onartzeak itsutasun politiko iraingarria erakusten du, frontismo onartezina eta argi uzten du bai UPN bai eta PPn ez daudela integrazioaren alde”.
PENTSIOAK LAGS-RA BERDINTZEA
Bestalde, alarguntasun pentsioak LAGS berrira berdintzeko PSNren lege proposamenaren aurrean, Gobernua osatzen duten lau taldeen akordioa zabalagoa denez eta gainontzeko pentsioak ere sartzen dituenez, ez bakarrik alarguntasun pentsioak, Martínezek esan du PSN “errazenera jotzen duela, alargunei ordain zaien esatera” eta sozialistei aurpegiratu die kolektibo honekin “tanto bat markatu nahi izana, bere pentsioak LAGSra berdintzera premiatuz baina gainontzekoez ahaztuz”.
Horren aurrean, Martínezek balioetsi du foru Gobernuak, Exekutiboa sostengatzen duten lau taldeekin batera “gai guztiak jasotzen dituen lege proiektu bat aurkezten duela, bai alarguntasun pentsioak bai eta besteak ere”, horrek “aurreko analisia eta lana” duelarik, eta “logikotzat” jo du PSNk bere proposamena erretiratzea.
EUSKARAREN DEKRETUA
Azkenik, Geroa Bairen parlamentuko eledunak Administraritzan euskararen erabilera arautzen duen dekretuaren zirriborroaren gainean “gezurra esateagatik” salatu du UPN, ukatuz “askoz ere garrantzitsuagoa izango denik euskara jakitea, formakuntza edukitzea edo esperientzia profesionala edukitzea baino”.
Horrela azpimarratu du Martínezek astelehen honetako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoko prentsaurrekoan, non iragarri den ere UPNk euskarari buruzko dekretua “lehenbailehen” erretiratzeko Foru Gobernua premiatzea eskatzen duen mozioa aurkeztu duela.
Geroa Baiko eledunaren iritziz, erregistratu den mozioaren zioen azalpenean “erabateko gezur sorta bat jasotzen da” eta ziurtatu du “gezurra” dela “askoz ere garrantzitsuagoa izango denik formakuntza edukitzea edo lanpostuan esperientzia profesionala edukitzea baino”.
“Ziur nago gezur hori Sergio Sayasek ere ez duela sinesten”, esan du Martínezek, parlamentari erregionalistak aipatutako dekretua analizatzeko eman zuen prentsaurrekoari so eginez.
Koldo Martínez