Itzuli

Geroa Baik Bateraezintasunen Legea erreformatzeko konpromisoa hartu du, baina "modu zorrotzean, ez egunkarietako goiburuak bilatuz"

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Geroa Baik Bateraezintasunen Legea datorren legegintzaldian erreformatzeko konpromisoa hartu du, baina “modu zorrotz, serio eta arduratsuan, eta ez egunkarietako goiburuak bilatuz”, eta horrela jasoko du datorren maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko duen hauteskunde programak.

    Koldo Martínez Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak gainera ziurtatu duenez, “Geroa Baik Nafarroako funtzionarioen goi karguen osagarriaren berrikusketa defendatuko du, baina Estatuko funtzionarioak direnena baita ere”.

    “2019ko Nafarroako Aurrekontuetan jasotzen den goi karguentzako osagarri baten berreskurapena dela eta azken egunetan sortutako polemikaren aurrean, gogorarazi nahi dugu osagarri hori UPNk onartu zuela PSNren babesarekin, hortaz ez da egungo Gobernuak sortutako osagarria ez eta goi kargu politikoak saritzen dituen osagarria, funtzionarioak baizik”

    Kongresurako Geroa Bairen hautagaiaren aburuz “Foru Exekutiboari ez dagokion eta Nafarroako Parlamentuaren eskumenekoa den gai bat hauteskunde arma moduan erabiltzen ari da”. “Lau urtetan zehar ez da inolako proposamenik egon alderdi bakar baten aldetik, gure parlamentu taldearen aldetik ezta ere, gai hau Bateraezintasunen Foru Legean erreformatzeko, iaz aldatu ondoren gainera, horregatik harrigarria da begirada guztiak Foru Exekutiboaren gainean egotea orain, Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza dugun talde politiko guztion ardura den gai baten aurrean gaudenean”, nabarmendu du Martínezek.

    Geroa Bairen hautagaiak gainera “PSN bezalako formakuntzen hipokresia” salatu du, “Nafarroan Bateraezintasunen Legea onartu ondoren eta Estatuko Gobernuan ardurak edukiz, ez baitute ezer aldatu”. “Behin berriro ere PSNk Madrilen egiteko gaitasunik ez duena predikatzen du Nafarroan, izan ere gaur egun Estatuko funtzionarioak direnentzat antzeko osagarri bat baitago”, amaitu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko