Itzuli

Koldo Martínezek ziurtatu du UPN-ren desesperazioak Nafarroako Gobernuaren aurka espainiar zentralismoaren Troiako Zaldi moduan jardutera daramala

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu duenez “egungo UPNko buruzagien desesperazioak Nafarroako Gobernuaren aurka espainiar zentralismoaren Troiako zaldi moduan jardutera daramatza, haien sigla Ciudadanos bezalako foruen aurkako alderdi baten eskuetan utziz eta Nafarroa Foru Komunitate ezberdindu moduan desagertzeari uko egin gabe”.

Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak azpimarratu duenez, “gure autogobernuaren defentsa izango da datozen hauteskundeen erronkarik handiena Ciudadanos bezalako alderdien mehatxuaren aurrean eta, larriena dena, hauteskunde interes hutsagatik foruen aurkako jarrerak eta jarrera birzentralizatzaileak zuritzen dituztenen aurrean”.

Koldo Martínezen aburuz “Sayasen adierazpenek UPNren desesperazioa erakusten dute, 40 urteren ondoren Nafarroako Gobernuan ordezkaritza eduki ondoren, Estatuaren aurrean Foruaren Eraentzan jasotzen diren transferentzien betetze osoa lortzeko ez baitira gai izan”.

“Urteetan zehar, nafarrok Estatuari zegokiguna baino gehiago ordaindu diogu UPNk Hitzarmen Ekonomikoa negoziatzeko eduki duen gaitasun ezagatik eta utzikeriagatik, bien bitartean Barkosen Gobernuak legegintzaldi bakarrean Nafarroarentzako Hitzarmen justu bat eta Estatuarekin solidarioa dena negoziatu duelarik”, azpimarratu du Geroa Baiko hautagaiak.

Koldo Martínezek Geroa Bairen konpromisoa berretsi du “Nafarroaren autogobernua defendatzen jarraitzeko, horrekin Nafarroako herritarren interes orokorrean eragina izango duten politika sozialak garatzeko”. “Nafarroa Estatu kontu moduan edo truke-txanpon moduan defendatzen dutenen aurrean, Nafarroa eta bere herritarrak subjektu politiko moduan defendatzen jarraituko dugu, eta Nafarroa ez dela ukitzen defendatzen jarraituko dugu”, amaitu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko