Itzuli

2019ko urtarrilaren 16ko Nafarroako Kutxaren desagerpenaren gaineko ikerketa batzordean saioaren inguruan Geroa Bairen hausnarketak – ez ondorioak –

Koldo Martínez Koldo Martínez

Atzo, urtarrilak 16, Nafarroako Kutxaren desagerpenaren gaineko Ikerketa Batzordean, Geroa Bai CajaSol-i buruzko Espainiako Bankuaren hainbat txosten aurkeztu zituen. Horietan entitate honen egoera forgatzen da, Nafarroako Kutxa elkartu zenaren gaineko egia ezagutzeko beharrezkoak direla deritzogun datuekin. Gure hausnarketak ondoko dekalogoan laburbiltzen ditugu:

1) 2010eko Azaroan (Banca Cívica-n integratu baino hilabete bat lehenago) Espainiako Bankuak badaki CajaSol ia porrot egin duela eta asko jota 2 urteko bizia geratzen zaiola.

2) Espainiako Bankuak neskalaguna bilatzen du CajaSol-entzako beste Kutxa batzuekin fusio bidez. Unicaja bere bizilagun andaluziarrak, CajaSol ongi ezagutzen duenez, fusioari uko egiten dio.

3) Espainiako Bankuak Nafarroako Gobernu otzana aurkitzen du fusioari baiezkoa emanez, fusio “desiragarria, onargarria eta denontzako ona” Espainiako Bankuak Miranda Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Kontseilariari zuzendutako hitzetan

4) Eta probintzia mailako Nafarroako Kutxa baina handiagoa den banketxe pribatu berri bat (Banca Cívica) zuzentzeko behar bezain handizalea den norbait aurkitzen da: Enrique Goñi jauna.

5) CajaSol “ahatetxo itsusi” andaluziarra Nafarroako Kutxarekin 2010/12/31 ezkontzen da.

6) Fusioa eta 9 hilabetera Andaluziako hipoteka “ninja” hipotekak erasi zituzten inbertsoreen erreklamazio bat iristen da. Credifimo izeneko CajaSol-eko enpresa bat zen. Espainiako Bankuak aurretik ere Credifimo-n esku hartzea planteatu zuen, bere galerei aurre egitea oso zaila baitzen bere nagusiarentzako ere (CajaSol).

7) 2011an Espainiako Bankuak ikerketa egiten du eta fusioan aurreikusten ez ziren 500 milioiko galera berriak aurkitzen dira CajaSol-en, CajaSol-en barne informaziorik ez dagoela aurkituz, ez eta kideei informaziorik ere (horien artean Nafarroako Kutxa).

8) Banca Cívica Caixa Bank-ek zurgatzen du azkenean. 2012an Oderiz jaunak, bere zuzendariordeak iragarri zuen: “egin dugun Planak ez badu funtzionatzen, Irailean itxi egingo dugu”.

9) 40 urte baino gehiago duen nafar orok daki Nafarroako Kutxak bere ondarearen 1.200 milioietatik 1.000 galdu zituela Goñi jaunak eta UPN-k kudeatu zuten urteetan. Pertsona askok ez dakitena da ondare galera hori azken bi urteetan ematen dela.

10) Estatuak Bankia edo CaixaCatalunya erreskatatu zituen, besteak beste. Akziodunak izan diran Banco Popular-ekin galdu dutenak. Baina CajaSol Nafarroak erreskatatu zuen Nafarroako Kutxako bere bezeroek CajaSol-eko bezero andaluziarrei egindako transferentziekin. CajaSol Andaluzian PSOE-ren banketxe moduan ezagutzen zen. Honek azalduko luke PSN-PSOE-k “Nafarroako Kutxarekin zer gertatu zen?” ikertzen duen Parlamentuko Batzordean duen parte hartze lotsagarria, ez baitu Batzordearen informazio jarraitzen ari duen inor asetzen, oinarriko militante sozialistak.

Izena eman gure buletina jasotzeko