Uxue Barkos: “Urte zaila, bizitasun handikoa baina ederra izan da, eta Geroa Baik Nafarroako politikan aztarna argia utziz amaitzen du”
Geroa Baik 2019 urteari agur esateko Gabonetako brindisa egin du bere egoitzan
Geroa Baik 2019 urteari agur esateko Gabonetako brindisa egin du bere egoitzan. Bere hizketaldian Barkosek nabarmendu duenez “Geroa Bairentzako erraza izan ez den urteari esaten diogu agur” baina urtea “bizitasun handikoa eta ederra” izan da ere, eta “Geroa Baik politika egiteko beste modu batekin eman diogu amaiera urte honi”.
“Nafarroako erakunde publikoen kudeaketan erantzukizun gorena edukita burutu dugu proiektua, gure nortasun ezaugarri hoberena utzi dugu”, nabarmendu du Barkosek, aldi berean ziurtatuz “Nafarroako politikan aztarna argia” utzi duela koalizioak urte honetan.
Uxue Barkosekin batera koalizioko militanteak eta hautetsiak egon dira. Horien artean Unai Hualde Foru Parlamentuko lehendakaria; Koldo Martínez senatari autonomikoa, edota Manu Ayerdi, Ana Ollo eta Itziar Gómez, Garapen Ekonomikoko, Herritarrekiko Harremanen eta Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariak alegia.
Zentzu honetan, “Geroa Bai jaio aurretik Nafarroako politikagintza iluntzen zuten jarduteko modu asko ez dira berriro errepikatuko” ziurtatu du Barkosek. “Denbora tarte luzean ez bederen, eta zalantzarik gabe gizarteak formakuntza honetan konfiantza izaten jarraitzen badu”, azpimarratu du.
“Nafarroan politikari buelta ematen jakin duena politika egiteko beste modu bat izan dela argi geratu da”, nabarmendu du Geroa Baiko bozeramaileak, 2020 urtea “lorpenez beteriko urtea izaten jarrai dezala” desiratuz.
Uxue Barkosek ere azpimarratu duenez “politikagintzarekiko pasioa agertzeko ezaugarririk hoberena gizartearentzako onuran bilakatzea da, lorpenekin eta galerekin, baina gizarteak gure formakuntzari eman dion bultzadarekin harro”.
Azkenik, “Geroa Baik duen jarduteko modurik hoberena” eskaini dio Nafarroako politikagintzari, nazio mailako politikagintzari “ardura eta egonkortasuna bilatzea” eskatuz.