Geroa Baik UPN eta PPN-ren manipulazioa eta zorroztasun falta salatu ditu Skolae programa dela eta
Geroa Baik UPN eta PPNren manipulazioa eta zorroztasun falta salatu ditu Skolae programa dela eta, “Estatu mailan aitzindaria den Kohezkuntza programa alegia, eta haurrak helburu dituena, jaiotzen direnetik eta haien hezkuntzaren pauso guztietan berdintasunean bizitzeko konpetentzia guztiak jasoz, eta maila guztietan 16 hezkuntza zentrotan frogatu dena, oso balorazio onak lortuz”.
Isabel Aranburu Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak ziurtatu duenez, “onartezina da UPN eta PPN hain sentikorra den gai batekin helburu arderdikoiekin jolasean aritzea, gurasoen artean beldurra ezartzea beste helbururik ez bilatuz”. “Skolae programaren helburuen artean dago haur bakoitzak, haren sexuari loturiko estereotipoa dena delakoa ere, bizitzak eskaintzen dizkion aukeren artean hautatzeko aukera erreala edukitzea”, azpimarratu du Aranburuk.
Geroa Baiko Hezkuntza bozeramailearen aburuz, “zeharo gaiztoa da begirada heldua “haur joko erotiko” bezalako kontzeptuetan jartzea. “Erotika, sexualitateari erreferentzia egiteko termino zientifikoa da eta haurtzaroan hasten da, bizitzan zehar eraldatuz. Ezin da begirada heldua adierazpen horretan jarri, ez baitu haur sexualitatearekin ezer ikustekorik, helduarekin baizik. Beste gorputzekin dauden ezberdintasunak edo norberaren gorputza ezagutzea bezalako gauza soilei buruz ari gara”, azpimarratu du Aranburuk.
Azkenik, Aranburuk azaldu du zentroek Berdintasun gaietan kohezkuntza jardutea, Nafarroako Parlamentuak aurki onartuko duen Berdintasun Foru Legean jasoa dagoela, bai eta jada onartutako LGTBI Foru Legean, LOE legean bertan, Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Foru Dekretuan, eta foru agindu ugaritan ere. “Hezkuntza Departamentuak zentroei kohezkuntzan lan egiteko eskaintzen dien programa da Skolae. Lehen aldiz Nafarroan zehaztu da Programa hau eta alor zein material didaktiko ezberdinak jorratzen ditu, bai eta langileen formakuntza edo genero indarkeriaren aurka egiteko neurriak”, amaitu du Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak.
Isabel Aranburu