Itzuli

Geroa Baik Hitzarmen Ekonomikoaren gaineko akordioa txalotu du, "Nafarroako Gobernuaren ardura eta zorroztasunaren fruitu baita"

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik bere poza agertu du Nafarroak eta Estatuak Hitzarmen Ekonomikoaren gaineko akordioa lortu izanagatik, eta ziurtatu du akordio hori “Barkosen Exekutiboaren ardura, lan ona eta zorroztasunari esker izan dela”. “Harrotasun eta poztasun eguna da azkenik Nafarroarentzako akordio zuzen batera iritsi garelako”, baloratu du Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak.

Martínezek azpimarratu duenez Hitzarmen Ekonomikoa “Nafarroako autogobernuaren ardatz nagusietako bat da”, eta baloratu du bere negoziaketan lehen aldiz “Nafarroako Gobernuak burututako kalkulu matematiko bat oinarri moduan hartu izana”. “Foru Exekutiboak orain dela urte bat baino gehiago proposamen zorrotz eta serio bat igorri zion Estatuko Gobernuari datu ekonomiko-finantzarioetan oinarrituz, eta hori da gaur lortutako akordioaren oinarria”, nabarmendu du Geroa Baiko bozeramaileak.

Zentzu honetan, Martínezek ziurtatu du “Barkosen Exekutiboak frogatu duela modu arduratsuan jarduten duela, UPNren gobernuek ohituta gintuen modutik oso ezberdina, beti makurtu baitira Madrilen interesen aurrean”.

“Tamalgarria da Nafarroaren defendatzaile sutsuenak direnak diotenek, dela gaitasun ezagatik edo dela utzikeriagatik, nafarrok Estatuari zegokiguna baino gehiago ordaintzen egotea urte luzez onartu izana”

Geroa Baiko bozeramaileak gogorarazi duenez orain dela urte bat baino gehiago, UPNko presidente den Javier Esparzak Nafarroak Estatuari egindako behin behineko ekarpena kritikatu zuen, “berriro ere diziplina zentralista onartuz, PPren Gobernuari bere mendekotasuna agertuz eta gaur zuzena, Nafarroako interesekiko leiala eta Estatuko biztanleekin solidarioa den ekarpena ez defendatuz”.

Azkenik, Martínezek “Hitzarmen Ekonomikoaren sinaduran Gobernu zentralaren etengabeko atzerapena” deitoratu du, eta Nafarroan autogobernua defendatzen dutela dioten estatuko alderdiei deia egin die berriro ere bere kideen artean lan didaktikoa egin dezaten bai eta Hitzarmen Ekonomikoa denarekiko sentsibilizazio lana ere, “Estatuko gainontzeko lurraldeekiko solidarioa eta zuzena den tresna baita”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko