UPN-k bere kideen proposamen birzentralizatzaile eta antiforalisten aurrean duen segikeria eta pasibotasuna salatu ditu Geroa Baik
Koldo Martínez Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak, Ciudadanos eta PP UPNren kideen proposamen birzentralizatzaile eta antiforalisten aurrean honek duen segikeria eta pasibotasuna salatu ditu. “UPNk paktu antinafarra deitu genuena izenpetu zuenean, jada esan genuen Esparza eta erregionalistak espainiar zentralismoaren Troiako zaldi bihurtu zirela gure autogobernuaren aurka. Denborak arrazoia eman digu, UPNk ez baitu txintik ere esaten bere kideen adierazpen eta proposamen birzentralizatzaileen aurrean, horrela frogatuz, UPNren eskuetan baldin badago, nafarron etorkizunari buruzko erabakiak Madrilen hartuko direla”, ziurtatu du Martínezek.
Geroa Bairen hautagaiak azpimarratu duenez “oso larria eta arduragabea da Nafarroan ordezkaritza handiena duen alderdia. hauteskude interes hutsagatik, Ciudadanos eta PPren jarrera antiforalistei garrantzia kentzen eta zuritzen aritzea”. “Autogobernuaren, foru erregimenaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren defentsa orain arte eztabaidaezina eta ahobatezkoa zen Foru Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoen aldetik. Hauteskundeetara Hitzarmen Ekonomikoa bertan behera utzi nahi dutenen eskutik eta Foruaren Eraentzak jasotzen dituen konpetentziak Nafarroari transferitzea ukatzen dutenen eskutik hauteskundeetara aurkezteko marra gorria gurutzatu du UPNk”, nabarmendu du.
Zentzu honetan, autonomiei konpetentzia gehiagoren transferentzietan luzamendua egiteko Pablo Casadoren proposamena kritikatu du Martínezek, bai eta Foruzaingoaren gainetik lehentasuna Polizia Nazionalari eta Guardia Zibilari emateko proposamena ere. “Geroa Baitik diogunean Nafarroa ez dela ukitzen, Foruzaingoa ez dela ukitzen diogu, Nafarroako osasungintza sistema ez dela ukitzen diogu, gure hezkuntza publikoaren kalitatea ez dela ukitzen diogu, berdintasun politikei emandako bultzada ez dela ukitzen, pentsio minimoen osagarria ez dela ukitzen, Ongizate Estatua, gure autogobernuaren eta zerga autonomiari esker duguna, ez dela ukitzen”, amaitu du Geroa Bairen Kongresurako hautagaiak.
Koldo Martínez