Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du PSK-k "aurrerakoi eta foruzale mozorroa jarri duela hauteskunde garaiarekin"

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu duenez PSOE-PSN-k “aurrerakoi eta foruzale mozorroa jarri du hauteskunde garaiarekin, Madriletik eta Estatuko beste tokietatik autogobernuari egindako erasoak Nafarroako herritarrek ahaztea saiatuz, bai eta Nafarroan legegintzaldi osoan zehar UPN eta PPren eskuinarekin batera egindako oposizioa ere”.

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak azpimarratu duenez “hauteskunde garaiarekin batera, PSN ezkerreko alderdi moduan aldarrikatzen du bere burua berriro ere, legegintzaldi osoan zehar UPN eta PPrekin batera oposizioaren hirukoa deiturikoa osatzen egon dela ahaztu dezagun saiatuz, Geroa Baitik eta aldaketaren indarretatik bultzatu ditugun lege aitzindari eta aurrerakoiak babestuz egon ordez”.

“PSOE-PSN gainera foruzale jantzia ipintzen du inolako lotsarik gabe Navarra Arenan egindako hauteskunde ekitaldi batean, hortik ordu gutxira Madrileko Gobernu sozialistak Hondakinen eta bere Zergen Foru Legeari helegitea jarriko diola iragarriz, Estatuan arlo honetan dugun arau aitzindari eta aurreratua izanik”, azpimarratu du Martínezek.

“Nafarroaren autogobernuarekiko errespetua dela eta, ezertan ez dira ezberdintzen Pedro Sánchezen Gobernu sozialista eta Rajoyren Gobernua. Biek erakutsi dute Nafarroako Parlamentuak onartzen dituen legeekiko duten errespetu falta, atsegin ez dituztenak Auzitegi Konstituzionalera helegitez eramanez”, gaineratu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak.

Azkenik, Martínezek gogorarazi die PSNri eta Chiviteri, “Estatuan autonomien finantzaketaren erreformari buruz hitz egiten den aldi oro, pisu handiko buruzagi sozialistek Nafarroaren Hitzarmen Ekonomikoa bertan behera uztea eskatzen dutela eta haien iritziz pribilegioa dena salatzen dutela”.

“Ez UPP-PP-Ciudadanos eta ez PSOE ere ez dira autogobernuaren eta forutasunaren berme diren alderdiak. Haientzako, Estatuko eta Madrilen interesak betik egongo dira nafarron interesen gainetik”, azpimarratu du Martínezek. “Horren aurrean, Geroa Bai da Nafarroan bakarrik pentsatzen duen proiektu bakarra eta Nafarroako herritarren interesak defendatzen dituen bakarra”, amaitu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko