2021 urterako Nafarroako aurrekontuak lurraldera eramatearen aldeko apustua egin du Geroa Baik
Koalizioak 60 zuzenketa baino gehiago aurkeztu ditu bakarka eta 3 milioi euro inguruko balioa duten 20 kontrapartida
2021 urterako Nafarroako Aurrekontuak lurraldera eramatearen aldeko apustua egin du Geroa Baik, iaz jada ekindako ildoari helduz eta parekidetasuna, lurralde oreka eta munizipalismoa sustatuz. Koalizioak 2,5 milioi eurora heltzen diren zuzenketak aurkeztu dizkio Aurrekontuen Lege Proiektuari, Foru Komunitateko udalerri ezberdinetan ekintzetara bideratuak, proiektu sektorialetan 3 milioi eurora iritsiz.
Zehazki, koalizioaren parlamentu taldea 61 zuzenketa aurkeztu ditu bakarka eta 20 inguru beste parlamentuko taldeekin batera, Nafarroan 2015 urteaz geroztik emandako egonkortasun politikoa berretsiz.
2021ko Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketen bitartez Geroa Baik jardundako ekintza politikoaren orientazioak, munizipalismoaren aldeko zalantzarik gabeko apustua eta Nafarroa guztiaren lurraldearen egituraketa uztartu ditu, zerbitzu publikoen sendotzearekin (osasungintza, hezkuntza, zaintza zerbitzuak...), bizitzen ari dugun krisialdian erabakiorrak baitira.
Tamaina guztietako eta txoko guztietako Nafarroako udalerrietan bizi kalitatea hobetzea izan da Aurrekontuei zuzenketak aurkezterako orduan koalizioaren helburua, mugikortasun, aisialdi eta denbora libre, kultura, ekintzailetzaren sustapena edo turismo berdea bezalako politiketan esku hartuz, eta beti ere izendatzaile komun batekin: soziala eta ingurumenarekiko jasangarria den eredu batera iristeko trantsizio energetikoa bultzatzeko apustua.
Zeregin honetan, Geroa Baik udal kopuru eder batekin batera aritu da lanean, horiek azpiegituretan eta zerbitzuetan hobekuntzak burutu ahal izango dituztelarik datorren jardunaldian, munizipalismoaren aldeko apustu tinkoa erakutsiz, gizartearen eskaerak errealitate bihurtzeko bide eraginkorra dela ulertzen baitu.
Horrela, aurkeztutako zuzenketen artean, kirol azpiegiturak eta ekipamenduak, hezkuntza zentroetan hobekuntzak, egoitza zentroetan inbertsioak, landa bideetan konponketak, txirrindulentzako bideak, mugikortasunean eta irisgarritasunean hobekuntzak eta abar daude, horiek guztiak despopulazioaren aurka borrokatzeko zuzenduriko proiektuak, bai eta lurralde oreka eta parekidetasuna sustatzeko ere, landa eremuetan eragin handia duten arren, hiriguneetara ere iristen direlako proiektuok. Lurraldearekiko gure konpromisoa osatuz, Pirinioetako Mahaiaren eskaerei egindako gure ekarpenak daude ere.
PROIEKTU SEKTORIALAK
Aurkeztutako proiektu sektorialen artean, Nafarroako Gobernuaren ildo estrategiko garrantzitsuen finkatzerako bideraturik dauden zuzenketak nabarmendu ditu Geroa Baik, hots euskararen sustapena, Nafarroaren mugaz gaindiko eta Europako begirada eta bizikidetza politikak, aurrekontuen anbizio handiagoaren bitartez horietan sakonduz.
Koalizioak gainera, generoa edo sexu orientazioa direla eta ezberdintasunaren borrokara bideraturiko zuzenketak aurkeztu ditu, bai eta kultura eta kirolarekin konpromisoa mantentzen duten zuzenketak ere, aurreko urtean aurkeztutakoen bide berean: irakurketari bultzada, abesbatza federazio eta formakuntza ezberdinen jardueraren mantentzea, sorkuntza eta ekimen berritzaileei babesa, lurraldeko kulturaren garapena, eta tokiko kirolari babesa.
Koalizioaren zuzenketek gainera gizarte zerbitzuen esparruan hobekuntzak dakartzate, haurtzaro eta nerabezaroa babesteko eta arreta emateko alorrean ekintzekin, desgaitasuna duten pertsonen beharrizan espezifikoei erantzuna ematera bideraturik dauden erakunde sozial ezberdinek burutzen dituzten programak sendotuz, eta Erriberan desgaitasuna duten pertsonei zuzenduriko enplegu proiektuak bultzatuz, Tuterako Canraso Enplegu Zentro Berezian inbertsioekin.