Itzuli

Geroa Baik bere gaitzespen osoa agertzen du indarkeria matxistaren aurrean

A-25 dela eta, emakume eta gizonen artean esparru guztietan eta bizitzako etapa guztietatik dagoen desberdintasunari heltzeko beharra berresten du koalizioak

    Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna” dela eta, Geroa Baik bere gaitzespen argi eta garbia agertzen du indarkeria matxistaren aurrean. “gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna sustatzen duen eta emakumeei bizitza askatasunez bitzea galarazten dien sistema patriarkal batek mesedetzen duen giza eskubideen urraketen adierazpen muturrekoena da”, ziurtatu du.

    “Azken urteetan aurrerapausoak egon diren arren, bai maila legislatiboan bai eta sozialean ere, oraindik asko dago egiteko, eta aurten Espainian erahildako 40 emakumezkoak horren froga argiena dira”, ziurtatu du. Geroa Baik bere elkartasuna agertzen die erasoak pairatu dituzten emakume guztiei, bai eta haien seme-alabei ere, eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko bere konpromisoa berretsi du.

    Indarkeria matxista zentzu zabalean jorratzearen aldeko apustua egin du koalizioak, indarkeria fisikoa, psikologikoa, emozionala, ekonomikoa edo sinbolikoa ere barne sartuz. “Honakoa bezalako arazo estruktural baten aurrean, gizon eta emakumeen artean esparru guztietan eta bizitzako etapa guztietan dauden desberdintasunei aurre egiteko neurri integralak beharrezkoak dira”, azpimarratu du. Horrela, Geroa Baik beharrezkoa deritzo “sektore arteko ikuspuntua, adinaren araberako zaurgarritasun handiagoa kontuan duena (adineko emakumeek pairatzen duten indarkeriaren ikusezintasun eta normalizazio handiagoarekin), bai eta landa eremuan ematen dena, arraza, egoera sozioekonomikoa edo desgaitasuna”.

    Geroa Bairen arabera, “emakume eta gizonen arteko benetako berdintasunak bakarrik eramango gaitu indarkeriatik libre dauden bizitzetara”. Horregatik, justizian eta berdintasunean oinarrituriko emakume eta gizonen arteko bizikidetza eta harreman ereduetan sakontzeko beharra azpimarratzen du koalizioak, emakumeak libre sentituko diren horietan alegia. “Beharrezkoa da gizarte osoaren sentsibilizazioan sakontzen jarraitzea, bikote harremanak edo harreman sexu-afektiboak, amodio erromantikoa, sexualitate libreak, autodefentsa feminista edo emozioen kudeaketa bezalako gaiak jorratuz, bai eta gizonezkoekin lan egitea ere maskulinitate parekideetan sakonduz”, nabarmendu du koalizioak. “Hori guztia, erakunde, elkarte eta gizarte osoaren elkarren arteko lanaren laguntzarekin”, azpimarratu du.

    Azkenik, Geroa Baik emakume elkarteen eta elkarte feministen lana eskertu du. Azaroaren 25arekin antolaturiko ekitaldiekin bat egin du eta mugimendu feministak deituriko mobilizazioetan parte hartzera animatu du gizarte guztia, beti ere osasun segurtasunerako neurriak betez.

    Izena eman gure buletina jasotzeko