Itzuli

Uxue Barkos: “Jarrera sendo bat beharrezkoa da Estatuko Gobernuarekin negoziazioan, zorra jaulkitzeko portzentaia handitu dadin”

Bozeramaileak azpimarratu duenez %2,3ko zorpetzea, zalantza izpirik gabe, ez da nahikoa izango

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkosen hizketaldi osoa Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren. Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, %2,3ko zorpetzea “zalantza izpirik gabe, ez da nahikoa izango” Foru Ogasunaren diru sarreren gainbeheraren aurrean. Horregatik, “Estatuko Gobernuarekin negoziazioan ikasturte politikoari jarrera sendoarekin ekitea” eskatu du, “zorra jaulkitzeko portzentaia handitu dadin”.

    Hezkuntza alorrean, Barkosek ostegun honetako osoko bilkuran eztabaidatuko den zuzenketa aipatu du eta azpimarratu duenez Geroa Bairen jarrera beti izan da “programa akordioa betetzearena, desadostasunetan gure kideekin adostasunak bilatzeko lanean beti, eta hau aukera izateari utzi dionean, gizartearen ongizatearen alde egiten dugu lan”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko