Itzuli

Koldo Martínez: “Hitzarmen Ekonomikoa foru erregimenaren adierazpen garrantzitsua da, bai eta eskubide historiko eta demokratikoa ere”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrak Geroa Baik aurkeztutako adierazpen instituzional bat onartu du aho batez astelehen honetan, non Nafarroaren hitzarmen ekonomikoaren defentsa aldarrikatzen den, “gure foru erregimenaren adierazpen garrantzitsua delako, bai eta Nafarroako herritarrei dagokion eskubide historiko eta demokratikoa”.

Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak hitzarmen ekonomikoa defendatu du “foru erregimenaren adierazpen garrantzitsu bat delako, bai eta eskubide historiko eta demokratiko bat”. Hitzarmenaren aurkako adierazpenak gaitzesteko puntuari I-Ek eman dion aurkako botoa dela eta esan du “gauza bat dela taldeek nahi duten moduan adieraztearen alde egotea eta beste bat haien adierazpen askatasunaren jardunetik esaten dutena gaitzestea”.

ZERRENDA BAKARRA

Bestalde, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Eledunen Batzarrak astelehen honetako saioan, hezkuntzako funtzio publikora sartzea arautzeko PSNk aurkeztu duen foru lege proposamena tramitera onartu da, bi epaimahai eta bi azterketekin, UPN, PSN, PPN eta I-Eren botoekin onartuz.

Zentzu horretan, Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak zerrenda bakarri bere babesa azaldu dio, “garrantzitsua eta zuzena dela, eta gainera sindikatuen gehiengoaren babesa duelako”. Ziurtatu duenez sistema hau “gure seme-alabentzako irakaslerik hoberenak lortzeko tresnarik onena da”, bai eta “meritu eta gaitasun gehien duten pertsonak aukeratzeko”. Izquierda-Ezkerrak proposamen honi emandako babesa dela eta esan duenez, “Polizien Legerako sindikatuen gehiengoa eskatzen zuen indar batek orain horri inolako garrantziarik ez ematea ulertzea zail egiten zaigu”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko