Itzuli

Geroa Baik Begoña Alfaro Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi berriari harrera egin dio

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak, Unai Hualde eta Pablo Azconak lagunduta, Begoña Alfaro Podemos-Ahal Duguko idazkari nagusi berriari harrera egin diote koalizioaren egoitzan, Alfarorekin batera Daniel López Nafarroako Podemos Ahal Duguko Herritar Kontseiluko kidea ere bertan egon delarik. Formakuntza moreak Erkidegoko formakuntza politiko ezberdinetako buruzagiekin egiten ari duen hasierako kontaktu errondaren baitan egin dute bilera.

    Geroa Baik eta Podemosek, Gobernu erantzukizunak elkarbanatzen dituzten heinean, Exekutiboarekiko haien konpromisoa berretsi dute. Halaber, Geroa Baik nabarmendu duenez, “legegintzaldi honetako ekimen politikoaren ardatz nagusia egonkortasun politikoa izan behar du, parlamentuko lanarekin eta Gobernuaren lanarekin eszenatoki eraginkor bat lortzeko tresna baita”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko