PSN eta I-E Nafarroako Urrezko Domina dela eta UPN eta PP-ren kanpainarekin bat egitea deitoratu du Geroa Baik
PSN eta I-E Nafarroako Urrezko Domina dela eta UPN eta PPren kanpainarekin bat egitea deitoratu du Geroa Baik eta Campión, Olóriz eta Altadilli aitorpena egitearen aurka egiteko bi alderdiek erabilitako argudioak “xelebreak, testuingururik gabekoak eta zorroztasun historikorik gabekoak” direla kritikatu du.
Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko eledunak ziurtatu duenez “behin baino gehiagotan errepikatu da Nafarroako Gobernuak ez duela omendutako pertsonen pentsamoldea goraipatu nahi domina honekin, baizik eta Campión, Altadill eta Olorizek Nafarroaren nortasunari egindako ekarpena aitortzea Nafarroako bandera ofiziala diseinatzeagatik, Foru Diputazioak 1910ean onartutakoa alegia”.
“Nafarroako bandera ofiziala diseinatzearen jazoera zehatza da saritzen dena; erabaki zehatz bat eta garai hartako nafar intelektualidateko hiru figurek modu kolegiatuan hartutakoa gainera”, gogoratu du Martínezek, horregatik PSN eta I-Eren adierazpenak “oportunismo politikoa” direla esan du.
Geroa Bairen parlamentuko eledunaren aburuz, foru Gobernuaren aitorpena jazoera zehatz honetara mugatzeaz gain, bai PSNk bai eta I-Ek ere aurka egiteko erabiltzen ari dituzte argudioek “ez dute inolako zorroztasun historikorik”. “Kezkagarria da I-E eta PSNk 2017ko parametroekin neurtzea orain dela 100 urte bizi izan zen pertsona baten ideia politiko edo erlijiosoak, kontutan hartuta gainera ospe nabarmeneko ahotsek sektore horietatik Campionen figurari egiten ari zaizkion salaketak zalantzan jarri direla”, azpimarratu du.
Azkenik, Koldo Martínezek esan du “tamalgarria dela eta atrebentzia historiko bat Campion bezalako figura baten obra handia testuingururik gabeko estraktuekin epaitzea, adostasun historikoa baitago Campion nafar intelektualtasuneko figurarik garrantzitsuenetakoa dela esatean”, eta gogorarazi du “foruak, autogobernua eta gure eskubide historikoak defendatu zituen nafar bat izan zela Campion”.
Koldo Martínez