Itzuli

Geroa Baik Nafarroaren autogobernua ahalik eta gehien errespetatuz konstituzioaren erreforma baten alde egiten du

Koalizioak 135 artikuluaren aldaketa bertan behera uztea eskatzen du bai eta Oinarrizko Giza Eskubideei eta Oroimen Historikoari erreferentziak sartzea ere

Geroa Bairen iritziz, Konstituzioa onartu eta 38 urteren ondoren “beharrezkoa” da konstituzioaren erreforma bat gaur egungo gizarteari egokitzeko. Koalizioaren aburuz “nahitaezkoa” da erreforma horrek “Lehen Xedapen Gehigarria ahalik eta gehien errespetatzea, gure autogobernuaren azken xedea gogorarazten baitigu eta Foru propioa dugun lurraldeen egoera Estatuarekin buruz buru egindako itunaren isla baita”.

Geroa Bairen apustuetako bat, egun IV Xedapen Iragankorrean ageri denaren edukia aldatzea da, “bere behin betiko izaera agertu dezan eta, aldi berean, desegin daitekeen erabaki moduan artikulatu dadin”. “Xedapen horren desagerpenaren alde egiten dutenen aurrean, nafar hiritarrei haien eskubideak murriztuz, Geroa Bain uste dugu gizarteari ahotsa emateko aparteko tresna dela, bai eta nafarrei bakarrik haien etorkizuna askatasunez erabakitzea ahalbidetzen duen tresna demokratikoa”.

Koalizioak ere PPk eta PSOEk Konstituzioaren 135 artikuluan egindako aldaketa bertan behera uztearen alde egin du; “maltzurtasunez eta sekretupean egindako aldaketa bat alegia, lege testu horrek interes ekonomikoen eskaerei erantzuteko Administraritzako zerbitzu publikoen hobekuntzari baino”.

Halaber, Geroa Baik uste du Konstituzioaren erreforma batean “Oinarrizko Giza Eskubideei eta Oroimen Historikoari” erreferentziak sartu behar direla, “bai eta egungo Konstituzioaren 92 artikuluan jasotzen den kontsultarako erreferendumari izaera loteslea ematea; eta tokiko esparruko herri galdeketen emaitza loteslea bihurtzea ere”.

Azkenik, “Konstituzioaren isilpeko erreformak” salatu ditu, “gureak bakar bakarrik diren eskumenengan eragina duten lege erreformen bidez burutu baitira, eta hortaz gure autonomia politikoa eta fiskala gutxiesten eta murrizten dutelako”. Era berean “edozein lurraldetasun edo konpetentzia gatazkaren aurrean Konstituzioa azken argudio moduan erabiltzea” salatu du ere, “mota honetako lege testu bat aldagarria delako, bizikidetza artikulatzeko tresna izan behar baitu; eta gizartea batzeko eta ez hura banatzeko tresna izan behar baitu”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko