Itzuli

PP eta VOX-ek bizitzeko gutxieneko diru sarreraren eskumenaren transferentziari jarritako helegiteak foru autogobernuaren aurkako eraso berria direla salatu du Geroa Baik

Koalizioak Navarra Sumaren arduragabekeria larria salatu du, Nafarroan transferentzia sinatzen duen bitartean, Madrilen bere kideetako batek helegitea jartzen baitio

    Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren eskumena Nafarroa eta EAEren eskutan jartzeari PP eta Vox alderdiek aurkeztutako helegiteak, autogobernuari eraso berria direla iritzi du Geroa Baik, Auzitegi Konstituzionalak helegite horiek tramitera onartu dituela ezagutu ondoren.

    Koalizioaren aburuz, bi formakuntza hauek haien ahalegin birzentralizatzailean foru autogobernua erasotzea bilatzen dute, Nafarroan parlamentuan ordezkaritza duten indar guztien aho-bateko oniritzia izan zuen transferentzia izan zela kontuan hartu gabe ere gainera.

    Zentzu honetan, Geroa Baik Navarra Sumaren arduragabekeria salatu du, Nafarroan Transferentzien Batzordean Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia sinatzen duen bitartean, Madrilen Alderdi Popularrak, koalizioa osatzen duen alderdietako batek alegia, helegitea jartzen baitio. “Navarra Suma Troiako zaldi moduan agerian geratu da berriro ere, diskurtso eta politika birzentralizatzaileenak eta antiforalistenak Nafarroan zuritzeko arduradun moduan”, nabarmendu du. Zentzu honetan, Geroa Baik UPNri galdegin dio, PPren kideari alegia, “ea helegite hau aurkeztu izana bere isiltasun konplizearekin babesten jarraituko ote duen”.

    Halaber, “Vox bezalako alderdi batzuek, herritarrek ematen ez dieten protagonismoa lortzeko erabiltzen duten politikaren judizializazio sistematikoa” gaitzetsi du Geroa Baik.

    Ekintza hauen aurrean, Geroa Baik Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarreraren transferentzia defendatu du, prestazio hau Nafarroak bere gain hartzeak modu eraginkorragoan kudeatzea ahalbidetzen baitu. Gainera, “autogobernua sendotzeko” bere apustu sendoa berretsi du, “asmo handiko politika sozialak garatzea eta gure Ongizate Estatua bermatzea ahalbidetzen baitu”.  

    Izena eman gure buletina jasotzeko