Itzuli

Nafarroarentzako subiranotasun handiagoa defendatu du Barkosek eta autogobernuak bularreko kolpeak baino gehiago behar dituela azpimarratu du

Ehun hautetsi eta geroabaizaleen aurrean egin du ikasturte politikoaren hasierako ekitaldia Geroa Baik

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez, autogobernuaren defentsak “bularreko kolpeak baino gehiago behar du” eta Nafarroarentzako subiranotasun handiagoa aldarrikatu du.

    Ikasturte politikoari hasiera emateko koalizioaren ekitaldi batean parte hartu du Geroa Baiko buruak, bertan José María Aierdi Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak, Unai Hualde Foru Parlamentuko buruak eta Kakel Arandia Vianako zinegotziak ere hitza hartu dutelarik.

    Ehun kideren aurrean, Barkosek azpimarratu du “Nafarroako autogobernuak galeriara begira emandako bularreko kolpeak baino gehiago” behar dituela, aldi berean Nafarroarentzako subiranotasun handiagoa aldarrikatuz, hala nola zerga berrietan, energia politikan eta “anbizio handiko gizarte eredu jasangarri” baten eraikuntzan.

    Geroa Baik aurten 10 urte bete dituela nabarmendu du Barkosek eta ziurtatu duenez “denborak frogatu digu arrazoia genuela” proiektu honen alde egin genuenok, Nafarroan “azken 40 urteetako inertziak errotik ateratzea” lortu baitu.

    “Gizarte honetara aldaketa sakonak eta funtsezkoak ekarri dituen formakuntza baten hamar urte” izan dira, adierazi du Barkosek, era berean esanez “nahikoa arrazoi dugula harro egoteko eta proiektuaren jarraitutasunarekin arduratsu izateko”.

    Nafarroak Trafikoko eskumena bereganatzearekin pozik agertu da Barkos, eta ziurtatu du bigarren mailakoa dela Estatuarekin transferentzia nork sinatzen duen. Hala ere, defendatu duenez, “Geroa Baik 2018an izandako determinazio politikorik gabe” transferentzia ez litzateke posible izango. Zentzu honetan, eta Europako funtsen iristearen aurrean, “Nafarroarentzako anbizio handiagoa eta Madriletik esku-freno gutxiago” eskatu du. “Autogobernua ez da bularreko kolpeekin defendatzen”, esan du Geroa Baiko bozeramaileak, era berean ohartaraziz ez duela “duda-mudarik” onartuko Lorafna-n egiteke dauden transferentzien defentsan.

    Halaber, “uneotan dugun erronketako bat Geroa Bai sendotzea” dela azpimarratu du. Honakoa “ideien batailari aurre egiteko” unea dela nabarmendu du bozeramaileak, era berean “populismo ultra” gaitzetsiz, “gizarteak bizitzen ari duen ezinegonari gorrotorako bideak irekitzen dizkiolako”.

    Unai Hualde Parlamentuko buruak bere aldetik, Geroa Baik “akordioetara iristeko duen gaitasuna” nabarmendu du, Nafarroa “parekidea, aurrerakoia, jasangarria, bizikidetzaren eta aniztasunaren aldekoa” eraikitzeko, “hainbestek azala utzi baitugu bertan”.

    Era berean azpimarratu du Geroa Bairen papera “PSNren zaindari” izatea izango dela, bereziki “Programa Akordioaren bidetik aldentzen denean”.

    Bere aldetik, José María Aierdi Gobernuko lehendakariordeak azaldu duenez, koalizioak Foru Exekutiboan parte hartzen badu, “2015 urtean Uxue Barkosen gidaritzapean hasitako eraldaketa proiektu handiari jarraitutasuna emateko da”.

    Aierdiren arabera,  gauzak modu eraginkor eta frogagarrian aldatzeko palanka  diren politikak kudeatzen ditu Geroa Baik. Ez gara kudeatzera bakarrik etorri -hobeago edo okerrago egin-, baizik eta gauzak beste modu batean egitera eta gauzak aldatzera ere. 

    “Gobernantza berri bat ezartzen ari dugu, eta hamarkadetan lehen aldiz, pertsonak, kolektiboak, lurraldea, eragile sozialak eta tokikoak, talderik kezkatsuenak izaten ari dira ekintza politikoaren protagonistak”, azpimarratu du.

    Bere aldetik, Kakel Arandia Vianako zinegotzia izan zen ekitaldiari hasiera emateko arduraduna. Covid-19aren osasun krisialdian zehar tokiko erakundeen papera nabarmendu zuen Arandiak. “Udalek berebiziko garrantzia eduki dugu pandemiaren kudeaketan, nahitaezkoak ziren gizarte zerbitzuak aurrera ateratzen, hala nola adinekoen egoitzak”. “Inguruabar berrietara egokitu gara, kultura, kirol eta aisialdi segurudun jarduerekin”, ziurtatu du.

    Ikasturte politiko honi begira, Arandiak nabarmendu duenez “tokiko erakundeak giltzarri gara jasangarritasunaren bidean jarri behar den susperraldian”.

    Ikasturte politikoari hasiera emateko Geroa Bairen ekitaldi honetan halaber, koalizioko hautetsiak egon dira, hala nola Foru Gobernuko kontseilariak, parlamentariak eta zinegotziak, bai eta indar politiko honen militante eta zaleak ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko