Itzuli

Geroa Bai-k Nafarroako Gobernua premiatu du tren geltokietan leihatilen ixtea dela eta kaldetutako udalerriekin batera lan egin dezan

Pablo Azcona parlamentariak mozio bat proposatu du RENFEk zerbitzu hau lehenbailehen berrezar dezan eskatzeko

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Geroa Baik mozio bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako Gobernua premiatuz tren geltokietan txartelen salmentarako leihatilen ixtea dela eta kaltetutako Udalerriekin batera konponbideen bilaketan lan egin dezan, bai eta udalerrien aldarrikapenak ADIF eta RENFEren aurrean defendatzeko.

    Pablo Azcona Molinet koalizioko foru parlamentariak gogorarazi duenez, “pasa den urtarrilaren 1etik, Castejón, Tafalla eta Altsasuko tren geltokiak, argudio sendorik gabe txartelen salmentarako leihatilak ixteko ADIF eta RENFEren erabakiaren ondorioz kalteturik ikusi dira”.

    “Erabaki hau eskutitz bitartez jakinarazi zitzaien kaltetutako udalerriei urtea amaitu baino egun gutxi baino lehen, desegokiak diren datetan, hori ekiditeko elkarrizketarako tarterik gabe”, azpimarratu du Azconak, eta aldi berean ziurtatu duenez “Geroa Baitik ez dugu erabaki hau elkarbanatzen, kalitatezko zerbitzu publiko baten ematean dituen ondorioengatik, bai eta enpleguaren mantentzean, ohiko trenaren defentsan eta despopulazioan duen eraginagatik ere”.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baiko parlamentu taldeak erregistratu duen mozioan Nafarroako Parlamentuari eskatzen dio “hiru geltokietan txartelen salmentaren zerbitzua modu presentzialean lehenbailehen berrezartzeko RENFE premiatu dezan ”, bai eta Nafarroako Parlamentuak “kaltetutako udalekin batera ekin diezaion leihatilak ixteko erabakiaren aurka proposatuko dituzten ekimenetan, bai eta enpleguaren mantentzea arriskuan jarriko duen eta despopulazioa eragingo duen edozein neurriren aurka proposatuko dituzten ekimenetan ere”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko