Itzuli

Geroa Baik, 2021 urteko kontuen bitartez, Nafarroako panoraman adostasun politikorako beharrezko giltza izaten jarraituko du

Lortutako “akordio politiko eta egonkortasunerako akordioen” garrantzia azpimarratu ditu koalizioak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, “Aurrekontuen balorazio globala egokia da eta Geroa Baik, 2021 urteko kontuen bitartez, Nafarroako panoraman adostasun politikorako beharrezko giltza izaten jarraituko du”.

    Barkosen iritziz, “garaiz eta modu zuzenean egindako Aurrekonturik gabeko 2021 urte batek, kontuak ordenatu gabe edukiko lituzkeen batek, Nafarroa doblezka zaildu eta zigortuko luke”, eta, zentzu honetan, lortutako “akordio politiko eta egonkortasunerako akordioen” garrantzia azpimarratu du.

    María Solana parlamentariarekin batera egin duen agerraldian, Geroa Baiko bozeramaileak “akordio politiko eta egonkortasunerako akordioen garrantzia” nabarmendu ditu, hori, esan duenez, “beti baita garrantzitsua, baina krisialdi une hauetan inoiz baino gehiago”.

    Horregatik, “legegintzaldi hasieran Geroa Baik egindako apustua” aldarrikatu du, eta “garai hartan EH Bildu Parlamentuko Mahaitik kanpo uzteko saiakerak gaur Bakartxo Ruiz buru duen taldearekin negoziazioa oztopatu, eta galarazi ere, egingo luke”

    “Navarra Sumarekin akordio bat erdiesteko ezintasunak agerian geratu dira”, azpimarratu du. Eta ziurtatu duenez “NA+ taldeak Gobernuari egindako txeke zuri baten proposamenak, denok genekien lehen unetik ez zuela boutade parlamentario bat baino ibilbide luzeagorik”.

    “Une hauetan gauzak ez daude txantxetan ibiltzeko moduan. Legegintzaldi honen garapena edozein akordio politikori irekirik uzteko Geroa Baik egin zuen apustua, gaur beharrezkoagoa da oraindik”, adierazi du.

    Bestalde, Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez “Aurrekontu hauek krisialdia gainditzeko Europako garapen ildoekin lerrokaturik egon behar dute”. Eta zentzu honetan “pasa den legegintzaldian egindakoa, bai eta Gobernu honetan hartu nahi izan zituen erantzukizunen garrantzia” aldarrikatu ditu.

    Bere iritziz, Exekutiboak aurkeztutako Aurrekontu proiektuan, “garrantzia berezia dute Europak ezarritako alor estrategikoek eta Geroa Baik proposaturiko kontseilariak buru dituzten departamentuetan zama espezifikoa dute ere (Lurraldearen Antolamendua eta Etxebizitza, Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala, Landa Garapena eta Ingurumena eta Herritarrekiko Harremanak).

    61 ZUZENKETA OSOTARA

    Bere aldetik, María Solana Geroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, koalizioak 61 zuzenketa aurkeztu dizkio bakarka Aurrekontu proiektuari, beste taldeekin batera aurkeztutako beste hogei zuzenketaz gain, horiekin guztiekin “lurraldera hurbiltzea eta udalen alboan egotea” bilatu delarik, “herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak baitira eta haien beharrizanak ezagutzen dituztelako”.

    Zentzu honetan, Solanak azaldu duenez, aurkeztutako zuzenketek proiektu “anitzak” jasotzen dituzte Nafarroako geografiaren “luzera eta zabalera osoan”, koalizioaren proposamen osoaren 3 milioietatik, zuzenketek 2,5 milioi euro inguru dutelarik.

    “Haien bizilagunen bizitza hobetu nahi duten guztiekin egon nahi izan dugu eta ahal izan dugun neurrian gure ekarpena egin”, nabarmendu du Geroa Baiko ordezkariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko