Itzuli

Geroa Baik UPN salatu da Madrilera errealitatearekin ezer ikustekorik ez duen Nafarroaren irudia eramateagatik

Geroa Baik UPN salatu du Diputatuen Kongresuan Nafarroako errealitatearen irudi distortsionatu bat eramateagatik, Soraya Sáez de Santamaríari interpelazioa egin baitio existitzen ez den balizko ‘bandera guerra’ baten gainean.

Koalizioak adierazi du nortasun eta bandera obsesio bakarra UPNk egunero egunero frogatzen duena dela bakarrik, egungo Gobernuak nafar hiritarren interes eta beharrizan errealen alde lanean jarraitzen baitu.

“2003ko Ikurren Legea bertan behera uztea Nafarroako Parlamentuko gehiengoak onartutako neurria izan zen, gizartearen gehiengoaren ordezkariek alegia, eta gure lurraldearen aniztasuna aitortzen duen neurri bat da, UPNk bezala gai honetan neurri debekatzaileak eta zigortzaileak bultzatzen eta onartzen dituztenen aurrean”, azpimarratu du Geroa Baik.

Koalizioaren iritziz, “UPK Madrilera eta Kongresura eraman nahi duen irudiak ez dio mesederik egiten ez gure komunitateari ez eta hiritarrei ere”, eta erregionalistak oposizio eraikitzailea eta positiboan egitera gonbidatu ditu, “Nafarroaren irudia zikintzen ibili ordez”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko