Itzuli

Aranburuk berri ona deritzo Sánchezen Gobernuak errefuxiatuekin agertu duen bere konpromisoa, Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak 2015az geroztik eskatzen zuen moduan

La parlamentaria de Geroa Bai ha recordado la declaración acordada el 8 de marzo de 2016 que firmaron 11 comunidades autónomas a propuesta del Gobierno de Navarra

    Isabel Aranburu Isabel Aranburu

    Isabel Aranburu Geroa Baiko parlamentariak berri ontzat jo du Estatuko Gobernuak errefuxiatuekin bere konpromisoa agertu izana, legegintzaldi hasieratik Uxue Barkos buru duen Gobernuak eskatu izan duen bezalaxe.

    Aranburuk ohartarazi duenez “Nafarroa beti izan da komunitate solidario eta sentsibilizatua haien herrialdeetatik ihes egin eta Europan babesa bilatzen duten pertsonekin. Aldaketaren Gobernuak ekimen sorta bat jarri zituen martxan gainera Mariano Rajoy buru zuten gobernu ezberdinen babesik gabe.

    Zentzu honetan, Geroa Baiko parlamentariak 2016ko martxoaren 8an 11 komunitate autonomok Nafarroako Gobernuak proposatuta izenpetu zuten adierazpena ekarri du gogora, beretan Immigrazioaren Konferentzia Sektoriala modu larrian deitzera premiatzen baitzen, eta bertan ere besteak beste gogorarazten zenez “babesa, izenpetutako nazioarteko itunetatik eratortzen den eskubide bat da, Giza Eskubideen Aldarrikapenean eta Genevako Konbentzioan hain zuzen ere, eta horregatik, haiek izenpetu dituzten herrialdeen betekizuna”.

    Isabel Aranburuk azpimarratu du deigarria dela orain PSN izatea Nafarroako Gobernuari Pedro Sanchezen Gobernuarekin lankidetzan aritzea eskatzen diona, orain urte askotatik dakienean zein den bai Uxue Barkos Lehendakariaren, bai eta Miguel Laparra Lehendakariordearen jarrera, Europara iritsi arte haien herrialdeetan eta Mediterraneoan bizirauten duten pertsonekin egin den eta egiten jarraitzen den bidegabekeriaren aurrean ”.

    Aranburuk gogorarazi du “Nafarroako Gobernua izan dela hain juxtu errefuxiatuei harrera emateko ardura gehiago etengabe eskatu duena”. Gainera, foru parlamentariak azpimarratu duenez “ezin ditugu bigarren plano batean utzi txirotasunetik ihes egiteko haien herrialdeetatik joaten diren migranteak”.

    Azkenik, koalizioaren parlamentariak nabarmendu duenez “positiboa da nahiz eta PSNri kosta, Geroa Baik eta laukoaren gainontzekoak legegintzaldi hasieratik bultzatzen ari ditugun neurri aurrerakoiak ontzat ematea eta baloratzea, eta deitoratu beharra dugu hori orain Gobernu ardurak dituenean egin izana”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko