Itzuli

Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioari ekitera eta zorpetze ahalmenaren areagotzea Estatuarekin adostera premiatu du Barkosek

Covid-19ak eragindako krisialdiaren aurrean Foru Komunitateak ekonomia alorrean aurre egin beharreko erronka nagusiak aipatu ditu Geroa Bairen parlamentuko bozeramaileak

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Ikasturte politikoaren hasiera dela eta eskaini duen prentsaurrekoan, Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak ziurtatu duenez, Covid-19ak eragindako krisialdiaren aurrean Foru Komunitateak aurre egin beharreko erronka ekonomikoa premiazkoa eta garrantzia handikoa da, eta Nafarroako Gobernuak bost esparrutatik heldu diezaion eskatu du.

    Zehazki, Exekutiboak zorpetze ahalmenaren areagotzea Estatuarekin negoziatu dezan nahi du Barkosek, bai eta Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioari aurre egin diezaion, Sozietate Zergaren kenkari politika berrikus dezan, Europako funtsak lortzeko lan egin dezan eta haien diru-kutxa soberakina Gobernu zentralari uzteko prest ez dauden udalei bere babesa eskaini diezaien.

    Izena eman gure buletina jasotzeko