Estatuan egonkortasuna bilatzeko emandako pausoak balioetsi ditu Geroa Baik
Koalizioak gogorarazi duenez Nafarroari trafikoko konpetentziaren behin betiko transferentzia ezinbesteko baldintza da
Koalizioak gogorarazi duenez, egonkortasun marko hau Sánchezen Gobernuak hartutako konpromisoen betetzean oinarritu behar da, eta trafiko konpetentzia Nafarroako Foruzaingoari behin betiko transferentzia egitea ezinbesteko baldintza dela azpimarratu du, modu horretan gauzatuko baita Sánchezek Uxue Barkos Nafarroako Lehendakari ohiari emandako hitza.
Koalizioaren aburuz arduraz jokatzeko unea da, bai eta bitartekotasun eta jarduneko gobernu aldi luzeegi honi behingoz amaiera ematekoa ere, aurre egin beharreko erronkekin bateraezina baita egoera hori. Geroa Baik gogorarazi duenez Nafarroako gizartearen interes orokorrerako funtsezkoak diren eta luzaezinak diren gaiak daude mahai gainean eta Gobernu zentralarekin batera jorratzea premiazkoa da.
Horregatik, Geroa Baik Nafarroako gizartearen interes orokorraren alde lanean jarraitzeko bere konpromisoa berretsi du, bai Nafarroako Gobernuan duen erantzukizunetik, bai eta ordezkaritza eta eragiteko ahalmena duen erakundeetatik ere, herritarrek emandako ordezkaritza elkarrizketari uko egiteko eta fronte politiken alde egiteko erabiltzen duten beste formakuntzen aldean.