Itzuli

Koldo Martínez: “Borondate politikoa eskatzen diogu PSOEren Gobernuari Nafarroak 2017ko superabitaren 113 milioiak inbertitu ahal izateko”

Koldo Martínez Koldo Martínez

113 milioi euro finantzarioki jasangarriak diren inbertsioetan erabiltzeko laukoaren lege proposamena aste honetako Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran eztabaidatuko da.

Geroa Baiko Koldo Martínezek esan duenez konfiantza du Gobernu zentralak “Nafarroaren egoera ulertuko duela”, eta defendatu du “ausardiaz, segurtasunez egin direla aurrerapausoak eta borondate politikoa eta Nafarroaren egoerak Estatuko Aurrekontu Orokorren 116 xedapen gehigarria betetzen duela aitortzea eskatu du, inbertsioei oniritzia emateko”.

Azaldu duenez laukoak zuzenketak aurkeztuko ditu proposamenetako batzuk aldatuz, “lasterka egin baitira baina udalekin kontsultatuz” eta aldaketen arrazoia “abenduaren 31 baino lehen esleituak egon beharreko baldintza dela” azaldu du.

Halaber azpimarratu du Foru Gobernutik “kontaktu ugari” egon direla Exekutibo zentralarekin, azken honek “Nafarroako Gobernuak baino erritmo geldoagoa duelarik”. “Nafarroak ezin du gehiago itxoin”, nabarmendu du, eta gaineratu du Foru Exekutiboa “batua jarraitzen duela, sendo, lanean eta Espainian berdina gertatzea espero du”, amaitu du Martínezek.

Izena eman gure buletina jasotzeko