Udalei susperraldirako Europako funtsen %10 gutxienez gorde diezaien Senatuak Gobernua premiatzea lortu du Koldo Martínezek
Senatari autonomikoaren proposamenak, funtsak eskuratzeko irizpideak publiko egiteko betebeharra ere daramanak, talde guztien babesa lortu du, PSOE eta Voxena izan ezik
Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak, Goi Ganberan dauden talde guztien adostasuna lortu du, PSOE eta Voxena ezik, udalei susperraldirako Europako funtsen %10 gutxienez bidera diezaien Senatuak Gobernua premiatzeko mozioan.
Mozioak, ministerioek funts hauen banaketarako dituzten irizpideak publiko egiteko eskakizuna ere daramanak, PP, ERC-EH Bildu, EAJ, Ciudadanos, Junts per Catalunya, Coalición Canaria eta Partido Nacionalista Canario taldeen babesa lortu du, bai eta Compromis, Más Madrid, Més per Mallorca, Adelante Andalucía eta Catalunya en Comú Podem alderdiena ere, Geroa Bairekin batera Izquierda Confederal taldea osatzen dutenak alegia. PSOE eta Vox taldeek aurkako botoa eman dute.
“Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak berak 2020ko urriaren 25an hartutako konpromisoa betetzea da helburua -azpimarratu du Geroa Baiko senatariak-, hala egin baitzuen Ursula von der Leyen Batzordeko Presidentearekin egindako 23. Presidenteen Konferentziaren ondoren, %50 baino gehiago erakunde lokaletara bideratuko zela ziurtatuz, beste %40 Autonomia Erkidegoetara eta %10 toki erakundeetara”.
Koldo Martínezek gogorarazi duenez, Espainia Europako behe postuetan dago Europako funtsak lortzeko gaitasunean eta horrek arriskuan jartzen du EBk esleitutako 85.000 milioi euroak optimizatzeko eraginkortasuna. “Zailtasunak ditugu Estatu moduan berrikuntza sistema eraginkorrak eta ingurune ekintzaileak sortzeko. Eta horregatik guztiagatik oso zaila da Europako funtsak lortzeko gure gaitasuna epe motzean modu nabarian hobetzea”. Horregatik, autonomiek eta udalek funts horien zati handi bat kudeatzeko duten papera aldarrikatu du Geroa Baiko senatariak.
“Funtsak kudeatzeko diseinatu den Gobernantza, Kongresuan talde politiko ugarik, horien artean EH Bildu, onartu zutena, zentralizatzailea da funtsean. Funtzionamendu eta banaketa eredu zentralista bat da, horregatik kontsultore enpresa handiei beste taldeei, publiko zein pribatu, baino lehen irekitzeko tentazioa edukitzeko arriskua dagoenaren susmoa dugu”, salatu du Koldo Martínezek Senatuko Toki Erakundeen batzordean. “Eta Europar Batasunak -gogorarazi du Geroa Baiko senatariak- hori ez dela bidea esaten ari digu, ezin dela hori eredua izan. Atzo bertan Europako Parlamentuak Susperraldi eta Erresilientziarako Mekanismoaren araudia onartu zuen. Araudi honek eskualdeak kontsultatzera eta inplikatzera behartzen ditu Estatuak, eta hau horrela egiten denaren bermeak nahi ditu. Aportazio horiek planean nola islatzen diren azaldu behar dute ere, bai eta eskualde eta udalerriekin elkarrizketa existitu denaren berri eman, eta lankidetzaren aldeko apustuari indar handiagoa eman ere, desideratum edo filosofia hutsetik haratago”, gogorarazi du Koldo Martínezek.
Koldo Martínezek salatu duenez, “Europako funts horiek eskuratzeko Autonomia Erkidegoen eta Enpresa Txiki eta Ertainen zein ekintzaileen arteko negoziazioa, gardentasun eta lehia askeko prozedura egokirik gabe egiten ari da, hortaz oso zaila da jakitea zein proiektu aurkezten ari diren, nola egiten duten eta zer eskatzen duten Ministerioek”. Horregatik, bere mozioan, udalei gutxienez %10eko erreserba gordetzeko eskakizunaz gain, funts horiek eskuratzeko ministerio ezberdinek zein irizpide eskatzen dituzten Gobernuak jakitera ematea eskatu du ere, Goi Ganberaren gehiengoaren babesarekin egin ere”.
Koldo Martínez