Itzuli

Geroa Baik PSOE-ren Gobernuari eskatu dio Trafiko konpetentziaren transferentziarekin hartutako konpromisoa bete dezan

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik PSOEren Gobernuari eskatu dio Barkos Lehendakariarekin hartutako konpromisoa bete dezan eta Transferentzia Batzarrean Estatuko ordezkariak lehenbailehen izendatu ditzan. Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko bozeramaileak azpimarratu duenez, “Nafarroako Gobernuak berari zegokiona garaiz eta egoki bete duen bitartean, Gobernu zentralak ez du inolako pausorik eman Batzarreko bere ordezkariak izendatzea bezalako oinarrizko pausoan”.

Martínezen arabera, “utzikeria honek frogatzen du Sánchezen Gobernua asko ere kezkatuago dagoela iragarpenekin eta marketinarekin, hartutako konpromisoak betetzean baino”. “Autogobernu arloan duen nagikeria eta interes falta horrek PPren Gobernuen jarduteko modua gogorarazten digu. Sozialistak Nafarroaren autogobernuaren defendatzaile moduan definitu arren bere burua, errealitateak eta gertakizunek azkenean beti desmuntatzen dituzte haien diskurtsoak”, ziurtatu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak.

Martínezek azpimarratu duenez Trafiko konpetentziaren transferentzia teknikoki oso aurreraturik dago, “horregatik, falta den bakarra PSOEk bere konpromisoak eta hitza betetzeko borondate politikoa edukitzea da”. “Trafiko konpetentzia Nafarroako ondoz ondoko Gobernuen aldarrikapen historikoa izan da, horregatik oso tinko egongo gara gai honetan”, amaitu du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak. 

Izena eman gure buletina jasotzeko