Itzuli

Martínez PHT dela eta: “UPN eta PP bete betean sartu dira, interes alderdikoiak medio, Nafarroaren interesen defentsa oztopatuz”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Foru Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak  trenbide korridoreari buruz galdetu zaionean ziurtatu duenez “Nafarroako Gobernuak autonomoa izan behar du bere erabakietan, programa akordioa errespetatuz”, eta foru Exekutiboak “Sustapen Ministerioak egindako hitzarmen proposamenari erantzuna eman behar diola” adierazi du, “hura hobetuz eta nafar gizartearen interes orokorra buruan edukita”.

Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarren ondoren komunikabideei adierazpenetan, “itxaropentsu” azaldu da gau arratsaldean laukoak trenbide korridorea dela eta egingo duen bileraren aurrean. Geroa Baiko bozeramaileak esan duenez “itxaropentsu goaz konbentzituta baikaude programa akordioaren trena gure Komunitatearen garapenerako proiektu estrategiko bat dela”.

Martínezek azaldu duenez foru Gobernuak Ministerioaren proposamenari bere erantzuna lantzen ari du eta “UPN eta PP bete betean sartu dira interes alderdikoiak medio, Nafarroako interesen defentsa oztopatzen saiatuz Estatuko Gobernuarekin akordioak sinatu nahian horretarako zilegi ez diren arren; akordioak sinatzen dituena Nafarroako Gobernua da”.

Bere iritziz, “jarrera hoberena Nafarroako Gobernuak Estatuarekin hitzarmen on bat sinatzea da, 2010koaren oso ezberdina gainera”. “Beharrezkoa, garrantzitsua eta estrategikoa da hitzarmen on bat sinatzea eta prozesu parte hartzaile bati ekitea nafar hiritarrek haien ekarpen eta gomendioak ager ditzaten”, azaldu du.

Esan duenez, “une honetan Nafarroako Parlamentuko gehiengoa PHTren alde dago eta UPN eta PPk haien jarrerak aldatu dituztelako da hori horrela, orain programa akordioak jasotzen duen moduko PHT bat defendatzen baitute”. “Oposizioko alderdiei ongi etorria eman nahi diegu”, nabarmendu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko