Geroa Bairen iritziz PHT-ren gainean Esparza eta Rajoyren arteko akordioa kea besterik ez da
Geroa Bairen iritziz atzo UPNko buruak iragarritako Esparza eta Rajoyren arteko akordioa, Rajoyren aurrekontuei haien bi botoak emanen dizkiotela azaltzeko erregionalistek nafar hiritarrei saldu nahi dieten kea besterik ez da, Nafarroako Gobernuari dagokion negoziaketa eginkizuna bere egin nahian gainera eta Gobernua jada lanean diharduen arloetan.
Koldo Martínez, Geroa Baiko parlamentuko eledunak esan duenez, Villafranca-Erriberri arteko trenbide tartea egiteko Esparza eta Rajoyren arteko akordioa “inondik inora ez doan trena luzatzea besterik ez da”, eta kritikatu du UPN “akordio honekin ados egotea, hemen garrantzizkoena dena, Castejón eta Euskal Y lotuko dituen trenbide azpiegitura burutzeko konpromisoa egotea denean, Nafarroak horrela Europara irteera edukiz, eta hori modu bideragarrian eginez gainera”.
“Geroa Bain harro egongo gara Prestazio Handiko Trena egiteko Nafarroa eta Estatuaren arteko hitzarmen berri bat dagoen unean; egungo Nafarroako Gobernuak izenpetuko duen hitzarmen bat gainera UPN ordez, eta, nahiz eta horrek Esparza mindu, nafarron interesen aurkakoa izango ez den hitzarmen bat, UPN eta PSOEren gobernuek sinatu zutena ez bezala”, azpimarratu du Martínezek.
Geroa Bairen parlamentuko eledunak gainera UPNren hipokresia politikoa kritikatu du, bai eta gogorarazi UPN eta PP izan zirela PHT 2012an geldiarazi zutenak. “Harrigarria da orain Barkosen exekutiboa PPren Gobernuarekin lanean dagoenean UPNk azpiegitura honekin bere kezka agertzea haien gobernuek ahazturik eduki ondoren. Hiritarrei iruzurra egitea besterik ez dute nahi horrela, baina haien gobernu urteetan zehar edukitako kudeaketa eta negoziaketa gaitasun eza frogatzen dute bakarrik”, amaitu du Martínezek.
Koldo Martínez