Itzuli

Geroa Baik Iruñea eta Frankfurt lotzeko Lufthansa-rekin lortutako akordioa txalotu du

Rafael Eraso Rafael Eraso

Rafa Eraso Geroa Baiko parlamentariak Nafarroako Gobernuaren kudeaketa txalotu du, Iruñea eta Frankfurt (Alemania) lotuko dituen airelinea berri baten iragarpenaren aurrean. Erasok ere Sodena-ren lana nabarmendu du Lufthansa konpainia ospetsuarekin “akordio garrantzitsu baten” markoan, “lehiakortasunean hazten baikara, Iruñeko Aireportuaren garapena hobetzen baita bai eta Nafarroak munduarekin dituen konexioak ere”.

Parlamentariak ziurtatu duenez “akordio hau egungo Nafarroako Gobernuak Noaingo Aireportu Batzordearekin, kontsultatutako enpresekin eta beste Elkarte eta erakude publiko zein pribaturekin batera egindako lan zorrotzaren emaitza da”.

Akordio honek “Gobernu honen eta Manu Ayerdi Lehendakariordea buru duen Garapen Ekonomikorako Departamentuaren apustu tinkoa islatzen du, Nafarroaren presentzia eta nazioarteko loturen alde egiten baitu, beti ere gure Komunitaterako garapen armonikoa bilatuz”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko